Aurten ere, testuinguru latzean datorkigu Maiatzaren Lehena. Sistema kapitalista- heteropatriarkalaren inposaketak zaparradan ari zaizkigu gainean erortzen Europar Batasuneko finantza diktadurak zuzentzen ari dituen Espainiar Estatuak aplikatzen ari dituen erreformen bidez.

Historikoki hezkuntza klase, genero eta nazio zapalketa bermatzeko ezinbesteko tresna izan da. Horretaz jabetuta neo-liberalismoa, etorkizuneko langile akritiko eta sumisoak, produktu hutsak bailiran, ekoiztu nahi dituzte, kapitalismoak eragiten duen klase zapalkuntzan sakonduz. Euskal Herritar Langileon emantzipazio eskubidea eta burujabetza ukatuz, merkatuen diktadurak berean jarraitu dezan edozer gauza egiteko prest daude. Horren adibidea hezkuntzan LOMCE, EU2015 Estrategia edo EAJ-PNVk sustaturiko eta bultzaturiko Heziberri Plana bera ditugu.

Honen aurrean ikasleria ez da geldirik geldituko. Maiatzaren lehenan, kalera irtengo gara, egungo eredu ekonomiko eta sozialaren aurrean langileon zapalkuntzarekin bukatuko duen eredua aldarrikatu, borrokatu eta eraikitzera. Ekin diezaiogun bada Langile eta Ikasle Iraultzari!

Gora Ikasle Mugimendua!
Gora mundu osoko langileria!

maiatzak1

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa