Archive for maiatza, 2014

Bizkaiko IA: Datorren ekainaren 1ean Balmasedan Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da. Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak bertako ekitaldian parte hartuko du eta Bizkaiko Ikasle Abertzaleok deialdia luzatzen dugu ekitaldiaren aurretik egingo den kontzentraziora hurbiltzeko eta bakoitzak bere aldarria eramateko. Gaur egungo hezkuntza sistema eta inposatu nahi dutenaren aurka, egin dezagun herritik eta herriarentzako hezkuntza sistema propioaren alde. Kontzentrazioa: Balmasedan. 10:30etan Mendia eskola aurrean   Euskal Eskola Nazionalaren alde! Gure Sistemaren    Read More ...

Etiketak: Bizkaia

Etiketak: Bizkaia, Info

Hezkuntza eskubidearen oinarrizko irizpideak Jende Eskubideen Aitorpen Unibertsalean agertzen dira: “Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat …” Aitorpen Unibertsalak hasitako ibilbideari jarraituz, Europako hainbat legek jaso dute hezkuntza eskubidea, Frantziako eta  Espainiako Konstituzioek barne. Errealitatean, aldiz, euskal preso politiko guztiek ezin dute Euskal Herriko unibertsitate publikoetan ikasi. Izan ere, Espainiako espetxeetan dauden presoei EHUn ikastea galarazi diete eta Frantziako espetxeetan hainbat presok ez dute   Read More ...

Etiketak: Info

Ni ere banoa dinamikaren baitan egin den gazte deialdia: Lehenik eta behin, ekainaren 14ean giza eskubideen eta euskal gatazkaren konponbidearen alde Baionan eginen den manifestaldiari begira, gaur hemen biltzen gaituen ispiritua aurkeztu nahi dizuegu. Eragile sozio-politiko eta kultural guztiak elkarlanean aritu dira, dei bateratu bat plantan emaiteko. Ingurugiro horretan, gazte bezala, gu ere bildu gira desmartxa horretan parte hartzeko xedearekin. Hala, gure aniztasunak gazteriaren baitan den kontsentsua eta nahikeria partekatua   Read More ...

Etiketak: Info

Heldu da berriz ere ikasleon etorkizuna jokoan jartzen duen azterketa: SELEKTIBITATEA. Urtez urte oihukatzen dugu azterketa basati honen kontra gaudela, eta urtez urte arrazoiak gehituz besterik ez doaz. Ikasle eta abertzaleok, selektibitatea, baxoa, edota modu honetako ebaluazio sistemak gogor arbuiatzen ditugu. 3 egunetan, batxilergoan “ikasitakoa” paper gainean adierazi behar dugu ikasleok. Urtez urte jasotako edukiaren gainean, galdera gutxi batzuk baino ez norbere “jakinduriari” zenbakizko nota bat jartzeko. Ordu gutxi batzutan   Read More ...

Gaur Leioako campusean langile bat hil da lan istripuz. Lehenik eta behin, gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diegu langilearen senide eta lagunei. Penagarria da lan istripuen ondorioz langileak hiltzea, baina bereziki hunkitzen gaitu guk jarduten dugun lan esparruan, Leioako campusean, horrelako ezbehar bat gertatu izanak. Ukaezina da kapitalismoaren krisiaren aitzakiapean, lehiakortasunaren izenean, langileriaren lan baldintzak okertu dituztela, prekarietatea eguneroko ogi bihurtuz. Instituzio publikoek, UPVk barne, azpi-kontratetara joten dute zerbitzu   Read More ...

Etiketak: Bizkaia, Ertainak

                Gaur, maiatzak 15, 66 urte betetzen dira Israelek Al-Nakba edo “hondamendiaren eguna” egin zuenetik. Hori kontuan hartuta, egun aproposa iruditu zaigu gaurkoan egitea prentsaurrekoa, publikoki adierazteko Euskal Herriko ikasleok Israeli boikota egiteko hautua egin dugula.                 1948az geroztik, estatu sionistak palestinarren aurka egundoko sarraskia burutu du, eta haien eskubideak etengabe urratzeaz gain, ez du inolako prestutasunik erakutsi gatazka konpontzeko. Palestinako herrian okupazio militarra mantentzen du oraindik, eta gainera bertako   Read More ...

Bizkaiako Ikasle Abertzaleak-en oharra: Azaroaren 21ean ikasleok deitutako mobilizazio egunaren harira, 18 ikasle epaituak izango dira desordena publikoak leporatuz. Horietatik 10 ikasle adin txikikoak dira eta hurrengo astelehenean, maiatzak 12, epaituak izango dira. Argi dago ikasle eta gazteriaren aurkako eraso hauek ez direla eraso isolatuak eta boteredunek herri oso baten ahotsa isilarazteko adostutako estrategia bati erantzuten diotela. Ikasleok sistema kapitalista eta patriarkal hau mantendu ahal izateko oso pieza garrantzitsua garela   Read More ...

Etiketak: Bizkaia, Ertainak

Nafarroako Ikasle Abertzaleak-en oharra: Ikasleon hitza aintzat har dezazuen. Gaur egun, ikaslea objektutzat jotzen da hezkuntzan eta ez subjektutzat. Merkatu askea darabilen sistema ekonomikoaren mesedetara dagoen hezkuntzan murgildurik gaude. Honek, noski, euskal kultura, hizkuntza eta ikasleak gailentzen ditu, guri ez dagokigun espainiar kultura eta hizkuntza goretsiz eta beraz, ikasle espainol, akritiko eta mekanizatuak  hezten saiatuz. Datozen urteetan, Hego Euskal Herrian inposatuko diren LOMCE, Heziberri eta EU2015 erreformekin, are latzagoa suertatuko   Read More ...

  • Artxiboa