kontzBizkaiako Ikasle Abertzaleak-en oharra:

Azaroaren 21ean ikasleok deitutako mobilizazio egunaren harira, 18 ikasle epaituak izango dira desordena publikoak leporatuz. Horietatik 10 ikasle adin txikikoak dira eta hurrengo astelehenean, maiatzak 12, epaituak izango dira.

Argi dago ikasle eta gazteriaren aurkako eraso hauek ez direla eraso isolatuak eta boteredunek herri oso baten ahotsa isilarazteko adostutako estrategia bati erantzuten diotela. Ikasleok sistema kapitalista eta patriarkal hau mantendu ahal izateko oso pieza garrantzitsua garela badakite, hezkuntza sistema kapitalista eta patriarkal baten bidez asimilatu nahi gaituzte etorkizuneko gizartea mantenduko duten indibiduo prekario bihurrarazteko. Baina guk ere badakigu sistema anker hau mantentzeko garrantzitsuak garen bezala sistema hau suntsitu eta geurea eraikitzeko ezinbestekoak garela eta horregatik kolpatzen gaituztela. Ikasleok dugu indarra hezkuntza sistema hau errotik aldatzeko, eta hortaz, gizarte oso bat eraldatzeko. Jakin dezatela ikasleok borroka hau amaieraraino eramateko prest gaudela eta bide honetan inork ez gaituela geldiaraziko. Hezkuntza sistema nazionalaren alde borrokatzen jarraituko dugu eta ez diegu inposatu nahi diguten erreforma bakar bat ere aplikatzen utziko.

Erasoen aurrean ikasleria tinko!
Jo eta ke geure hezkuntza sistema propioa lortu arte!

Maiatzaren 12an, 12:30etan KONTZENTRAZIOA epaitegi aurrean!

Etiketak: Bizkaia, Ertainak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa