Ni ere banoa dinamikaren baitan egin den gazte deialdia:

Lehenik eta behin, ekainaren 14ean giza eskubideen eta euskal gatazkaren konponbidearen alde Baionan eginen den manifestaldiari begira, gaur hemen biltzen gaituen ispiritua aurkeztu nahi dizuegu.

Eragile sozio-politiko eta kultural guztiak elkarlanean aritu dira, dei bateratu bat plantan emaiteko. Ingurugiro horretan, gazte bezala, gu ere bildu gira desmartxa horretan parte hartzeko xedearekin. Hala, gure aniztasunak gazteriaren baitan den kontsentsua eta nahikeria partekatua ilustratzen ditu.

Gaur egun, Euskal Herriak behin eta berriz argiki erakutsi du bake justu eta iraunkor bat eraikitzeko zinezko nahia. Bide horretatik, eta iragan diren foro sozialetako 12 gomendioak kondutan hartuz, euskal preso eta iheslari politikoen kolektiboek gatazkaren konponbiderako bide orri bana aurkeztu dituzte.

Baina bake justu eta iraunkor hau, ezingo da estatu frantses eta espainolaren inplikazioa gabe lortu. Haien ardura ere bada. Orain arte, bi estatuek eman duten erantzun bakarra, errepresioa izan da.

Errealitate honen aitzinean, gazteriak mobilizatu behar du. Euskal Herriaren geroa gira, eta gure ardura da abiatua den bake prozesua gureganatu eta bururaino eramaitea.

Konbikzio horren baitan baturik, euskal gazteria ekainaren 14ean baionan eginen den mobilizazioan masiboki partehartzera deitzen dugu.

Gazteria bere osotasunean sentsibilizatzeko, gure sare eta lurralde ezberdinetan gazteengana joanen gira, informazioa pasaaraziz.

Bi esatuak gatazkaren konponbidean inplikatzeko eta preso eta iheslarien aurkako salbuespen neurriekin bukatzeko, ekainaren 14ean gazteak ere bagoaz !

Baionan, 2014ko maiatzaren 21ean.

Mouvement de Jeunes Socialistes, Jeunes Démocrates, EHZ, Aitzina, ELB gazte,

Euskaldun Gazteria, Ikasle abertzaleak, Ernai

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa