Archive for ekaina, 2014

Etiketak: Bizkaia, Ertainak

Hezkuntza Plataformen Topaguneak txapela jarri die aurten Euskal Herrian zehar herriz herri garatu diren LOMCEren aurkako herri egitasmoei. Aldi berean, Euskal Herrian hezkuntza propioa garatzeko beharra azpimarratzen du Topaguneak, LOMCE desobeditzeko eraiki behar dela esanez. Positiboki baloratu dute aurtengo ikasturtea, herriz herri garatutako egitasmoei bultzada emateko balio izan baitu, dinamika berriak sortzearekin batera. Gainera, LOMCE desobeditzeko tresnak sortu dira. Esate baterako, GURE GIDA (hemen osorik). Twitterren: @Hezk_Topagunea Facebooken Esperientzien gida   Read More ...

Unibertsitatera joan ahal izateko Baxoa aprobatzera beharturik gaude ikasleok Ipar Euskal Herrian. Selektibitateak eta Baxoak funtzio bera betetzen dute, zapalkuntza berdinak inposatuz. Hala ere, Baxoa frantsesez egitera beharturik gaude, urteetako borrokaz matematika, historia eta geografiako azterketak izanik euskarazko bakarrak. Baxoa euskaraz kolektiboak, Seaskak eta Bernart Etxepare lizeo euskaldunak elkarretaratzea deitu dute 12.30ean Baionako Cassin azterketa zentroaren aurrean; eskola euskaldunaren bidean Baxoa euskaraz egiteko eskubidea izateko. Ikasle Abertzaleak bat gatoz euskaraz   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Iparralde

  • Artxiboa