ikastUnibertsitatera joan ahal izateko Baxoa aprobatzera beharturik gaude ikasleok Ipar Euskal Herrian. Selektibitateak eta Baxoak funtzio bera betetzen dute, zapalkuntza berdinak inposatuz. Hala ere, Baxoa frantsesez egitera beharturik gaude, urteetako borrokaz matematika, historia eta geografiako azterketak izanik euskarazko bakarrak.

Baxoa euskaraz kolektiboak, Seaskak eta Bernart Etxepare lizeo euskaldunak elkarretaratzea deitu dute 12.30ean Baionako Cassin azterketa zentroaren aurrean; eskola euskaldunaren bidean Baxoa euskaraz egiteko eskubidea izateko. Ikasle Abertzaleak bat gatoz euskaraz ikasi ahal izateko aldarriarekin baina irmoki agertzen gara Selektibitatea, Baxoa eta LOMCErekin inposatuko diren errebaliden aurka.

 

Etiketak: Ertainak, Iparralde

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa