Uribe Kostako IAren oharra:

Uribe Kosta maniOrain dela hilabete batzuk Espainiako gobernuak LOMCE legearen proposamena eta onarpena gauzatu zuen, Euskal Herriko gehiengo sozial, sindikal eta politikoaren nahia ukatuz. Gerora, Eusko Jaurlaritzak LOMCE legeari aurre egiteko “Heziberri” plana martxan jarriko zuela iragarri zuen, baina hezkuntza komunitatearekin batera egitea ukatu eta azkenean LOMCEri aurre egiteko plan bat ez zela onartu zuen.

Urriaren 12an Bilbon “Euskal Herrian gure hezkuntza! LOMCEri EZ” lemapean burututako manifestazio jendetsuak gure herrian inoiz lortutako hezkuntza komunitatean batasuna ekarri zuen. Geroztik, hainbat izan dira bide honetan egindako ekimen eta mobilizazioak: LOMCEren aurkako egunak, LOMCE ez aplikatu eta gure hezkuntza sistema propioa eraikitzen hasteko gida, hitzaldi eta mahinguruak, instituzioetan mozioak…

Eskualdeko hezkuntza eragileok udan zehar herriz herri gure hezkuntza sistema propioaren aldeko dinamikak garatu eta martxan jartzeko konpromisoa hartu genuen aspaldi. Datozen bi ikasturteetan LOMCE edota EU2015 hezkuntza erreformen aplikazioari ezekoa eman eta gure herrirako hezkuntza eredu propioa aldarrikatu eta eraikitzen hastea ezinbestekoa izango dugula ulertzen dugu.

Bide honetan, euskal ikasleok indarrak batu eta Uribe Kostan ere kolektibo gisa jarduteko aukera izango dugu uztailaren 12an 18:00etan Sopelako udal plazatik aterako den manifestazioan. Bertan, urte luzez aldarrikatuko dugun Euskal Eskola Nazionalaren beharra berriro ere kaleratu eta Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa eraikitzen hasteko hautua hartzeko gonbitea luzatuko diogu ikasle orori.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa