Ikasle afaria zaldiko txurian. Txartelak 5 euroren truke Herriko Tabernan eskuragarri.

Iruñerriko Ikasle Abertzaleak, EHE, Sortzen, Askapena eta Independentistak-en oharra:

_DSC0533Aurtengo San Ferminetan herri mugimenduan lanean gabiltzan eragile ezberdinak uztailaren 10ean elkartuko gara egitarau xume baten inguruan. Urtean zehar egiten dugun lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko helburuarekin elkartu gara Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, Independentistak eta Sortzen. Txikitasunetik jaio den ekimen hau datorren urteetan proposamen gehiagorekin janztea eta elikatzea espero dugu. Izan ere, herri mugimendutik egiten dugun lana, oinarrizkoa izanen baita etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko. Gure txikitasunetik gauza handiak sortzeko gai garelako, San Fermin hauetan inoiz baino ozenago eta argiago entzungo da Iruñeko kaleetan: HERRI MUGIMENDUA AURRERA!

Egun horretan eguerditik abiatuko den egitarau xume bat prestatu dugu:

  • 13:00 Bermuta eta tonbola txikia. (Jarauta kaleko Sortzenen Egoitzan)
  • 14:30 Bazkaria Eslaba kalean. Txartelak 10 euroren truke Herriko Tabernan eskura daitezke:
    • Sarrerakoak:
      • Gazta bola
      • Gazpatxoa
    • Bigarren platera:
      • Haragi gisatua
    • Postrea
      • Yogurt bizkotxoa izozkiarekin
  • 18:00 HERRI MUGIMENDUA AURRERA lelopean “Aldarrikalejira”. Baratxurien plazatik Nabarreriara.
  • 20:00 Kontzertua Bodegika Tabernan “Egurra eta kitto”
  • 21:30 IKASLE AFARIA zaldiko txurian. Txartelak 5 euroren truke Herriko Tabernan eskura daitezke.
  • Afaria bukatuta jolasak eta kalejira eginen da Jai Guneraino.

Gurekin batera egunaz gozatu eta aldarrikatzeko deia luzatu nahi diegu Iruindar guztiei!

KARTELA

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa