Ikasturte amaierako (M27ko) ikasle grebaren harira 27 ikasle atxilotu zituzten Iruñean. Errepresioari eta kriminalizazioari aurre egiteko txirrindula martxa baketsu bat egin zen maiatzaren 30ean eta bertan 50 ikasle identifikatu zituen Polizia Nazionalak martxa geldituz. Aurtengo udan, bi hilabete beranduago, 750 eta 1500 euro arteko isunak iritsi zaizkie bizikleta martxa baketsuan parte hartu zuten ikasleei.

Iruñerriko ikasleriak zuen laguntza ekonomikoa behar du isun hauei aurre egiteko. Iruñerriko hainbat auzoetako tabernetan itxulapikoak jarri eta laguntza-bonoak atera dituzte. Hemendik gutxira ekonomikoki laguntzeko beste bide batzuk irekiko dituzte.

Gora ikasle borroka!

Etiketak: Ertainak, Info, Nafarroa

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa