Archive for iraila, 2014

 

   Eragile eta plataformen oharra: Hemen bildutakoen iritziz, Hezkuntzak berebiziko garrantzia du norbanakoaren eta herri baten garapenean baita jendartea kohesionatzeko ere (pentsaera guztiak errespetatuz, doktrinamendurik gabe…). Hezkuntza eskubide unibertsala da, pertsona ororen eskubidea alegia. Eskubidea unibertsala den heinean, administrazioarena da eskubidea bera bermatzearen ardura; eskubidea bermatzen dela ziurtatzea gizarte zibilaren ardura den moduan. Eskubidea izateko, hezkuntzak ikasle guztion garapen osoa bermatuko duen heziketa behar du izan. Parte hartzailea, askatzailea, hezkidetzailea,   Read More ...

Asteburu laranjaren baitan Herritarron Adierazpena izan zen igande honetan Gernikan. Bertan, antolakunde gisa, epaiketa politikoei desobedientziaz aurre egiteko konpromisoa hartu genuen.  Irailaren 22an 28 gazteren aurkako epaiketak hasiko dira. Aldi berean, 22tik aurrera Bilboko Urtzi eta Telle grebalariek 10 egun izango dituzte espetxera joateko. Animo gazteak! Ikasleok zuekin gaude! Epaiketa politikoak geldituko ditugu!

Albistea Topatu.info web orrian

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Berriz ere ikasturte berri bati heltzeko garaia heldu zaigu, oporraldi luze baten ondoren guztiz indarrez eraberrituak. Urtero bezala, hezkuntza sistema arrotz baten inposizio eta doktrinamendua jasotzeko prest nahi gaituzte, sistema kapitalista-patriarkalaren etorkizuneko biziraupena mantentzeko. Urteetako borrokaren garaipenak eta esperientziak anitzak izan arren, oraindik Euskal Herriak nazio eta herri gisa zapaldua izaten jarraitzen du, genero sistema hetero-patriarkalaren baloreetan oinarritutako ikaskuntzak inposatzen dizkigute eta elite ekonomikoen biziraupenerako eredu kapitalistaren lan harreman ereduetan   Read More ...

Ikasle Abertzaleok aurtengo Ikasle Agenda kaleratu dugu jada! Eskuratzeko eskatu iezaiezu zure heziguneko IAko kideei

  • Artxiboa