Archive for urria, 2014

Herri Kurduarekin elkartasun ekimena:  Joan den irailaren 15ean Estatu Islamikoa erakunde kriminalak, inperialismoak bere tresna bezala darabilenak, Rojava’ko eskualdea autonomoan (Siria iparraldean) kokaturiko Kobanê hiri kurduaren aurkako fronte anitzeko erasoa abiatu zuen, hiria eskuratzeko hirugarren saiakera dena. EI-ak, berriro elkarturik, bortizki erasotu ditu, bereizi gabe, bai borrokalari kurduak bai herritar zibilak, helburu bakarrarekin: herri kurduak Rojavan eraikitako proiektu demokratiko eta askatzailea suntsitzea. 2013ko urtarrilean abiatu zuten kudeaketa autonomo honek, Konfederalismo   Read More ...

 

Portugaleteko gazteen oharra: Ekainaren 2an Portugaleteko udal liburutegian protesta bat burutzeagatik, aurreko astean epaituak izan ginen 13 gazteak absolbituak izan gara. Epaileak frogatutzat ematen du liburutegiaren itxiera orduan bertan geratu ginela, eta, eskatu ziguten bigarren aldian identifikatu ginela, lehenengo aldian kalean identifikatu nahi genuela adierazi baikenien. Hala ere, han egon ginen denbora, guk geuk gure kabuz bertatik ateratzeko nahia azaldu genuela eta han bertan identifikatuak izateko arazo gehiagorik ipini ez   Read More ...

Albistea Berrian Albistea Naizen Iruñerriko Ikasle Abertzaleak: Ikasleon aurkako errepresioa ez da ezer berria. Baina pasaden kurtsoan bortizki azaleratu zen gure egoera latza. LOMCE eta Eu2015 hezkuntza erreformen aurkako aldarriekin bete genituen kaleak. 2013-2014 kurtsoko mobilizazioei, Iruñean emandako ikasleon prentsaurreko nazionalak eman zien hasiera. Bertan Jose Iribas eta Cristina Uriarte, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza kontseilariei, hilabeteko epea eman genien erantzun politiko sendo bat eman zezaten. Inolako erantzunik jaso   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Info, Nafarroa

Mendi martxa eginen dute urriaren 25etik 26ra Barakaldoko hainbat gazte antolakundeek. Haien artean, Barakaldoko Ikasle Abertzaleak. Mendi martxaren helburua duela 22 urte herri honengatik bizia eman zuen Josu Olabarria omentzea izanen da.

Etiketak: Bizkaia, Ertainak

DESOBEDITZEKO PRESTATU GAITEZEN! Gaurkoan, urriaren 16an, Sortzenek eta LABek jakinarazi dutenez, Nafarro Garaiko gobernuak LOMCEren aplikazioa gauzatu ahal izateko probetan dabil jada Lehen Hezkuntzako heziguneetan. Dekretu curricularrak eta LOMCE aplikatzeko beharrezkoak diren berregokitzapenak gauzatzen dago Hezkuntza Delegaritza (Iribasen agindupean) azkar, anker eta isilpean. Nafarroa Garaiko gobernuak LOMCEren aplikaziorako tresna guztiak martxan jartzea nahi du lehenbailehen. Gaurkoan Sortzenek jakinarazi du Berriozarko lehen hezkuntzako eskolako laugarren kurtsoko ikasleek LOMCEren balizko lehenengo errebalida   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Info, Nafarroa

‘Sindicato De Estudiantesek’ Madrildik egindako ikasle grebaren deialdiaren aurrean: Ikasle Abertzaleak antolakundeari egindako interpelazio eta akusazioei erantzun eta Euskal Herriari gure erabakien zergatiak jakinarazi eta argipen bat emateko asmoz atera dugu honako komunikatu hau. Ikasle Abertzaleok ez ditugu mobilizazio hauek babesten, arrazoi ugariren ondorioz: Gure antolakundeak, argi du inposatutako erreformei aurre egin eta Euskal Herrian hezkuntza herritik eta herriarentzat izatea lortu nahi badugu, Euskal Herriko eremu ezberdinen egoeraren araberako estrategiak   Read More ...

Ikasle Abertzaleaken oharra hispanitatearen egunaren harira: Euskal Herria sare batean harrapaturik aurkitzen da, behin eta berriro, herri gisa garatu eta arnasa hartzen saiatzen bada ere, egungo estatu zapaltzaileen itzalak estaltzen ditu Euskal Herrian sortu litezkeen esperantza argiak. Gaur egungo testuinguruan zeinean ikasleok gizarte sektore zapalduenetakoak garen, inoiz baino garrantzitsuagoa suertatzen da antolatuta dagoen ikasle subjektua aktibatzea, Euskal Herriko egoera politiko, ekonomiko eta sozialari burujabe eta tinko aurre egiteko. Espainiar zein    Read More ...

Kartzeleratu nahi dituzten Bilboko Urtzi eta Telle grebalariek urriaren 2an zuten kartzelan aurkezteko azken eguna. Ordea, ez aurkezteko hautua hartu dute bi gazteek, kapitalismoaren mesedetan bideratutako muntai honi intsumisioa eginez. Etorkizuneko Euskal Herria independiente, sozialista eta feministaren alde lan egitea da haien delitu bakarra. Elite ekonomikoen mesedetan eta herriaren aurka jarduten duen diktadura honetan bakarrik ulertu daiteke greba batean margoketak egiteagatik kartzelara sartzea. Urriaren 11n, “LOMCEri ez, EHn gure hezkuntza   Read More ...

  • Artxiboa