Beste behin UPNren estrategia doktrinatzaile baten testuinguruan kokatzen gara. Iribas jaunak a ze arrazoia zeukan LOMCE “a la navarra” aplikatu behar zuela zioenean. Hemen daukagu LOMCE legearen aplikazioak ekarri duen ondorioetako bat.

By22ks1IQAARr8H.jpg largeKasu honetan, lehen hezkuntzan lantzen diren 22 testuliburuen zerrenda beltza berri bat daukagu mahai gainean. UPNk oso argi dauka Nafarroa Garaiko heziguneetan euskal herritarron errealitate linguistiko, kultural, historiko eta nazionala aitortzen dituzten testuliburuak ez dituela nahi.

Ikasleok, eraso honen eta LOMCEren aplikazioaren aurrean ez gara geldi geratuko. Beste behin esan nahi dugu irtenbide bakarra daukagula frantziar, espainiar eta europako inposizio sistematiko patriarkar eta liberalen aurrean, herritik eta herriarentzat bideratutako hezkuntza eredu propioa eraikitzea hain zuzen ere.

Bide honetan, Ikasle eta Abertzaleok Euskal Herriko eragile ezberdinek abiatutako ibilbidea elikatu eta indartzeko konpromisoa hartzen dugu; LOMCEren aplikazioari desobedituz, eta alternatiba errealen eraikuntza eginez.

Ikasturte honetan, datorren urtean bigarren hezkuntzan LOMCE aplikatu ez dadin antolatzen eta prestatzen joango gara ikasleok. Horretarako lehenengo deialdia daukagu urriaren 11n Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan “Euskal Herriak, hezkuntza eredu propioa” lelopean antolatu ditugun manifestazioetan.

22 debeku, 23 erantzun!

Ikasle Abertzaleak 2014ko urriaren 2an

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa