Kartzeleratu nahi dituzten Bilboko Urtzi eta Telle grebalariek urriaren 2an zuten kartzelan aurkezteko azken eguna. Ordea, ez aurkezteko hautua hartu dute bi gazteek, kapitalismoaren mesedetan bideratutako muntai honi intsumisioa eginez. Etorkizuneko Euskal Herria independiente, sozialista eta feministaren alde lan egitea da haien delitu bakarra. Elite ekonomikoen mesedetan eta herriaren aurka jarduten duen diktadura honetan bakarrik ulertu daiteke greba batean margoketak egiteagatik kartzelara sartzea.

Urriaren 11n, “LOMCEri ez, EHn gure hezkuntza eraiki” kalejiren egun berean, askegunea osatzeko deia egin dute, eta gu, han egongo gara.

Ikasleok ez zaituztegu bakarrik utziko! Grebalariak ere aske!

>>>Urtzi eta Telleren mezua eta plataformaren deialdia irakurtzeko hemen klik egin<<<

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa