DSC_0692

Ikasle Abertzaleaken oharra hispanitatearen egunaren harira:

Euskal Herria sare batean harrapaturik aurkitzen da, behin eta berriro, herri gisa garatu eta arnasa hartzen saiatzen bada ere, egungo estatu zapaltzaileen itzalak estaltzen ditu Euskal Herrian sortu litezkeen esperantza argiak. Gaur egungo testuinguruan zeinean ikasleok gizarte sektore zapalduenetakoak garen, inoiz baino garrantzitsuagoa suertatzen da antolatuta dagoen ikasle subjektua aktibatzea, Euskal Herriko egoera politiko, ekonomiko eta sozialari burujabe eta tinko aurre egiteko.

DSC_0698Espainiar zein  Frantziar estatuen erasoek ez dute ez muga ez eta etenik ere hezkuntzari dagokionez. Ikusi besterik ez dugu Frantziar Gobernuak Ikastolen aurka abiaturiko auzibidea eta Herriko Etxeen gainean ezarririko presioa. Zer esanik ez hego Euskal Herriko Udaletan Euskararen inguruan harturiko konpromisoak geldiarazi asmoz abiaturiko erasoa. Bide berean daukagu, Nafarroan bertan hezkuntza komunitatearen eta euskaldunen aurka abiaturiko sorgin ehiza. Ikastetxeetan ikuskatzeak egitera iritsi dira, testu liburuetatik Euskal Herriarekiko erreferentzia guztiak ezabatzeko asmoz.

Hori gutxi balitz gazte zein ikasleonganako errepresioa eguneroko ogia dugu. Baina jai daukate gurekin, ez gara makurtzen, ez gara gure etxeetan geratuko. Biharko eguna gurea delako, eta herri honek behar duen askatasun haizeak, herriak erabakitako testuingurura eramango gaituelako.

DSC_0689Gobernuei agurra emateko garaia da. Gero eta gertuago dugu, herriaren mesedeetan egongo den hezkuntza sistema nazionala, Euskal Herriko jendarteak aldarrikatutako hezkuntza propioa, hain zuzen ere. Eta gure herria badoa, ez Frantzia ez Espainiar Estatuak ez daukate ezer egiterik, erabakia, gure herrian dagoelako. Gazteon, emakumeon eta langileon eskubideak defendatzen dituen herria garelako, ezarritako bide-orritik at geratzen dena, haien eskemetatik ihes egiten duen herria. Eta honi erantzuten dion herria sortzea ez da posible izango Madrili edo Parisi begira jarraitzen badugu. Ezinbestekoa da gaurdanik herri hau eraiki eta pauso sendoak ematea

Euskal Herriko ipar-orratza zutik dirau, eta geldiezina den norabidean ibiltzen goazela, ez dago ideia hauek bahitu, kartzelaratu, epaitu edo erailtzerik.

Euskal Herria hezkuntzatik eraikiz, gora ikasleon borroka!

Jo ta ke, Euskal Errepublika independente, sozialista eta feminista lortu arte!

Ikasturterako pegatinak:

feminismoa

independentzia

sozialismoa

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa