DESOBEDITZEKO PRESTATU GAITEZEN!

Gaurkoan, urriaren 16an, Sortzenek eta LABek jakinarazi dutenez, Nafarro Garaiko gobernuak LOMCEren aplikazioa gauzatu ahal izateko probetan dabil jada Lehen Hezkuntzako heziguneetan. Dekretu curricularrak eta LOMCE aplikatzeko beharrezkoak diren berregokitzapenak gauzatzen dago Hezkuntza Delegaritza (Iribasen agindupean) azkar, anker eta isilpean.

Nafarroa Garaiko gobernuak LOMCEren aplikaziorako tresna guztiak martxan jartzea nahi du lehenbailehen. Gaurkoan Sortzenek jakinarazi du Berriozarko lehen hezkuntzako eskolako laugarren kurtsoko ikasleek LOMCEren balizko lehenengo errebalida izango den proba piloto bat egin behar izan dutela. Jakinarazi denez, probaren ezagupena gobernutik bi eguneko tartearekin besterik ez da egin eta momentuz publiko egin den lehenengo kasua izan da gaurkoa, baina seguruenik eskola gehiagotan egiten arituko da UPN.

Gobernuan argi du aurtengo ikasturtean posible den heinean LOMCE aplikatuko duela. Hala ere, isilean aplikatzen daude, hezkuntza komunitatearen eta herritarron kontrakotasun irmoa jasotzeko beldurrez.

LAB berriozarko ikastetxean gaur

LAB Berriozarko ikastetxean gaur

Gaurko kasuak alarma gorria pizten du, Lehen Hezkuntzari eragiten dion LOMCEren lehenengo aplikazio fase honetan. Datorren urtean aurrez aurre topatuko dugu erreforma gure eskoletan aurre egiten ez badiogu: eduki arrotzen inposizioa, hezigunearen kudeaketa diktatoriala, errebalidak, pedagogia eredu ez hezitzailearen inposizioa, ikasle eskubide demokratikoen kontrako eraso bortitza… ez dugu ahaztu behar guzti hau etengabeko murrizketen testuinguruan aplikatuko dela: beken murrizketak, irakasleen kaleratzea, gelako ratioen igoera, baliabide materialen eskasia, zailtasun bereziak dauzkaten ikasleentzako baliabideen murriztea…

Erreforma eta murrizketen testuinguru guzti honen aurrean tinko, borrokaz eta eraikuntzarako prestutasun osoz jarduteko prestutasuna daukagu ikasleok. Inposizio guzti hauen aurrean Ikasle ta Abertzaleok argi dugu zein den gure helburua: Euskal Herriarentzako hezkuntza eredu propio eta herritarra.

Uriarte eta Iribas hezkuntza kontseilariek eskaintzen diguten etorkizun ilunaren aurrean argi izpiak erakutsiko dizkigun ibilbide bakarra DESOBEDIENTZIAN oinarritutako eraikuntza desobedientea izango da. Aurtengo ikasturtean baldintzak sortzen joan behar gara datorren ikasturtean LOMCEren aplikazioarekin batera desobedientzia ekimen eraikitzaileak bukaeraraino eraman ahal izateko.

Etiketak: Ertainak, Info, Nafarroa

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa