Albistea Berrian

Albistea Naizen

Iruñerriko Ikasle Abertzaleak:

IMG-20141023-WA0013Ikasleon aurkako errepresioa ez da ezer berria. Baina pasaden kurtsoan bortizki azaleratu zen gure egoera latza. LOMCE eta Eu2015 hezkuntza erreformen aurkako aldarriekin bete genituen kaleak.

2013-2014 kurtsoko mobilizazioei, Iruñean emandako ikasleon prentsaurreko nazionalak eman zien hasiera. Bertan Jose Iribas eta Cristina Uriarte, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza kontseilariei, hilabeteko epea eman genien erantzun politiko sendo bat eman zezaten. Inolako erantzunik jaso ez genuenez, ikasleok mobilizazio iraunkorreko egoerari hasiera eman genion.

Martxoan ekin genion lanari, hilabete honetako 27ko ikasle greba, inflexio puntutzat hartuz. Honetan 26 atxiloketa ondorio izan zirelarik.

Beldurra alde batera utzita, maiatzaren 30ean berriro ere kalera irten ginen, greba egunean honen aurretik eta ostean jasotako errepresioa salatzeko asmotan. Gerora 40 isun jaso genituen mobilizazio honen ondorioz.

Aipatzekoa da ikastetxeetan emandako presentzia polizial neurrigabea eta zenbait ikasleek jasandako jarraipena. Ez dugu aipatu gabe utzi nahi ere komisaldegietan eta atxiloketetan gazteek jasotako tratua.

Balantze orokor bat eginez gero, horrelakoa izango litzateke gure egoera:250 indentifikazio inguru, 40 isun gehi etor daitezkenak eta 26 atxiloketa.

Argi dugu espainiar estatu faxistaren LOMCE bezalako lege arrotzen aurrean ez garela makurtuko eta edozein bide zilegi dela. Gure alternatiba den Euskal Eskola Nazionala eraikitze bidean jardungo dugula, honako hau lortu arte. Eraso hauek elite kapitalistaren zapalkuntza bezala ulertzen ditugu.

IMG-20141023-WA0011Gure beldur direlako! Gure borrokaren beldur direlako! Ikasleon borrokak, hau da, klase borrokak, haien pribilegioak ukatzen dituelako.

Mezu zuzen eta argia daukagu; behin borrokatzen hasita, borrokatzeko grina ez da amaitzen. Berdin dio zein trikimailu erabiltzen duzuen ikasle mugimendua eta orokorrean disidente den gazteria osoaren borroka eteteko, nahiak zutik baitirau. Hortaz zuen esku dago. Pausoa eman ezean, guk emango dugu inoren esperoan gelditu gabe. Horregatik saiez ezina da ikasleon iraultza.

Prentsaurreko honen mezua argia da, zuen errepresioak gure borrokarako grina pizten duela. Aurrerantzean, zuen erasoei gogorki erantzungo diegula eta espaniar Polizia Nazionalak zein bestelako indar errepresiboek, espaniar estatuaren txakurtxoek, bakean utz gaitzatela!

Oraina zuena bada, etorkizuna gurea izango da!

Oraina zuena izan daiteke, baina etorkizuna geurea da!

Etiketak: Ertainak, Info, Nafarroa

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa