50590liburutegiduina

Portugaleteko gazteen oharra:

Bz78c2eCYAAC3ufEkainaren 2an Portugaleteko udal liburutegian protesta bat burutzeagatik, aurreko astean epaituak izan ginen 13 gazteak absolbituak izan gara. Epaileak frogatutzat ematen du liburutegiaren itxiera orduan bertan geratu ginela, eta, eskatu ziguten bigarren aldian identifikatu ginela, lehenengo aldian kalean identifikatu nahi genuela adierazi baikenien. Hala ere, han egon ginen denbora, guk geuk gure kabuz bertatik ateratzeko nahia azaldu genuela eta han bertan identifikatuak izateko arazo gehiagorik ipini ez genuela kontutan hartuz, gure jarrera inongo delitua ez dela konfirmatu du epaileak.

Eskatu gabe, zirku bateko protagonistak izan ginen. Ez zaigu inoiz ahaztuko epaileak udaltzaingoaren ahotik gu liburutegian bertan identifikatu eta banan-banan arazorik gabe atera ginela entzutean ipinitako harridura aurpegia. Ezin zuen sinestu hori epaitegi batetara heldu izana.

Guk azpimarratu nahi dugu, ez genuela prozesu honen beharrik jakiteko ez genuela inongo deliturik egin: gure herriak liburutegi zerbitzu duin bat izateko protesta bat egin genuen. Eta argi dugu, protesta egitea bera epaitu nahi izan duela Portugaleteko udaletxeak. Eta udaletxea diogu, eta ez udaltzaingoa, Mikel Torres eta bere zinegotziek saldu nahi izan duten bezala. Liburutegia eraikin publiko bat da, udaletxearen eskuetan dagoen eraikina; eta udaltzaingoa, udal polizia da, segurtasun zinegotzia izanik euren arduradun nagusia. Beraz, haiek nahi izan balute gu ez ginen epaiketan izango. Eta are garrantzitsuago, haiek nahi balute, Portugaletek behar duen bezalako liburutegia izango luke, eta auzoek ikasteko eta irakurtzeko gune aproposak izango lituzkete.

Hori da gure helburua, eta martxan den lana ezingo dute geratu. Liburutegitik hasita, beharrezkoak zaizkigun zerbitzu publiko guztien alde egiten jarraituko dugu!

BozfFfDIgAATJ6_

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa