Herri Kurduarekin elkartasun ekimena: 

B1MTFDbIYAAvy8wJoan den irailaren 15ean Estatu Islamikoa erakunde kriminalak, inperialismoak bere tresna bezala darabilenak, Rojava’ko eskualdea autonomoan (Siria iparraldean) kokaturiko Kobanê hiri kurduaren aurkako fronte anitzeko erasoa abiatu zuen, hiria eskuratzeko hirugarren saiakera dena. EI-ak, berriro elkarturik, bortizki erasotu ditu, bereizi gabe, bai borrokalari kurduak bai herritar zibilak, helburu bakarrarekin: herri kurduak Rojavan eraikitako proiektu demokratiko eta askatzailea suntsitzea.

2013ko urtarrilean abiatu zuten kudeaketa autonomo honek, Konfederalismo Demokratikoan oinarriturik, eredu demokratiko bat garatzea du helburu, ez soilik Kurdistanen bizi diren herrientzat, baita Ekialde Hurbil osoarentzako etsenplu moduan ere. Asko dira ordea Rojavan martxan dagoen eredu demokratiko alternatibo honek izutu dituenak, baita haien buruak demokratikotzat agertzen dituzten horiek ere. Estatu Islamikoak Kobanê suntsitu nahi du eta, egun, hiru albotatik dauka inguratua, ia osorik, iparraldeko turkiar mugatik gertu dagoen aldetik izan ezik.

Estatu Islamikoa Amerikako Estatu Batuetan egindako armementu astunarekin sartu zen Kobanên, arma kimikoak ere (fosforo bonbak adibidez) erabili zituztelaren frogak badaudelarik. Turkiak ondo babesten du ere EI, bai armekin bai logistikoki, entzungor eginez nazioarteko erakundeen aldarriei (Nazio Batuak tartean) mugak laguntza humanitaroaren sarrerari irekitzeko eskatzen diotenean; eta egoera honen ondorioz ihes egitera beharturik izan diren ehundaka pertsonei ia inolako laguntzarik eman gabe. Kobanê-ko herriak, bitartean, Herriaren Defentsarako Taldeekin (YPJ eta YPG) erantzuten die eraso basatiei, EI-ren armamentu astunari arma arinak erabilita soilik eginez aurre.

Honek guztiak bultzatzen gaitu ESTATU ISLAMIKOAREN AURKA, KOBANÊREN ALDE, HUMANITATEAREN ALDE, NAZIOARTEKO DEIALDIAREKIN bat egitera.

Kobanêren erresistentzia askatasunaren eta demokrazioaren sinbolo bihurtu da jada, eta azkeneraino borrokatzeko erabaki irmoa hartu dute erresistentziaren indarrek. Euskal Herritik, Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimena osatzen dugunok, eraso hau herri kurduaren helburu demokratikoak suntsitzeko xede argia duen sarraski antolatua dela ikusi eta berau gelditzeko exijitzen diogu nazioarteari.

Geldi dezagun sarraskia! Babes ditzagun gure neba-arrebak haien etenik gabeko borrokan, humanitatearen etsaia den Estatu Islamiko genozida eta faxistaren aurka!

Bilboko deialdia:

B1MO5AdIgAARoqU

Iruñeako deialdia:

Iruñea

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa