Archive for azaroa, 2014

>> “A27 eta gero zer?” ARGIPENAREN PDFa <<   Topatu.info-ren kronika: Ehunka ikasle bildu dira EHUko Leioako Campusean EU2015 unibertsitate erreforma gaitzetsi eta herritik eta herriarentzat eraikia izango den hezkuntza sistema aldarrikatzeko. Martxak campus osoa zeharkatu ostean Errektoretzara sartzen ahalegindu dira lau ikasle Iñaki Goirizelaia errektorearekin hitz egitera. Eskari argi bat egin nahi izan diote: erreformak ez aplikatu eta herriaren mesedetan egongo den hezkuntza sistema eraikitzeko trantsizio mahai bat osatzea unibertsitateko zuzendaritzak eta   Read More ...

Hezkuntza zapaltzaileak patriarkatua birproduzitzen du Irakurketa: Azaroaren 25a emakumearen aurkako indarkeriaren aurka kokatzen den eguna da. Emakumeok jasan beharreko erasoak etengabeak dira urteek aurrera jarraitu arren eta geure gizarte ereduak emakumea beste maila batean jartzen du oraindik ere. Ugariak izango dira gaurko egunean jasoko ditugun datuak, entzungo ditugun berriak; aurten zenbat emakume izan diren erailak estatu edo erkidego mailan, zenbatek salatu dituzten jipoiak… eta askori ahoa parekidetasun edo feminismo hitzekin   Read More ...

  Twitterren jarraitzeko: @agur_erregimena Aurkezpeneko irakurketa: Nafarroako eremu ezberdinetako gazteak gara. ‘Nafarroa, Estatu auzia’ esaldia entzunez hazi gara, eta esaldi horren esanahia ulertu eta pairatzera iritsi gara. Gure lurraldeak bere kabuz erabaki dezan sahiesteko edozer egiteko prest dagoen Erregimena ezagutu dugu, Nafarroa estatuaren zerbitzura jarriz; are gehiago, beste inon ematen ez diren aliantzak ikusi ditugu (UPN eta PSNren artekoa, agerikoena), Nafarroan aldaketa eman ez dadin eta betikoek bere pribilegioei eutsi   Read More ...

Albiste osoa Haraba.info-n Gasteizko Campuseko Ikasle Abertzaleak: Euskal Herrian orain arte izan dugun hezkuntza ez da batere hurbiltzen izan guk nahi genukeenera. Urte luzeetan zehar kolpez-kolpe hezkuntza mundu globalizatuaren mesedetara moldatzen joan dira, ikasleriaren behar eta nahiak kontutan hartu gabe, dirua oinarritzat hartuta, gutxi batzuen aberastasuna helburu izanik. Guzti hau, ez da kasualitatea izan, aspalditik planifikatua izan zen estrategia baizik. Prozesu honen eraso gertukoen eta agerikoena unibertsitatean Bolognia hezkuntza sistemaren   Read More ...

Etiketak: Araba, Info, Unibertsitateak

Iruñerriko Ikasle Abertzaleak errepresioaren inguruan: 2013-2014 ikasturtean nabarmendu zen ikasle mugimendua, gaitasuna duelako euskal ikasleria osoa borrokara eramateko. Egindako mobilizazio guztietan ikasleok disidentziaren lehen lerroan jarri ginen, espainiar estatuak inposatutako hezkuntza erreformen aurrean, LOMCE eta EU2015 konkretuki; “Euskal Herrian hezkuntza herritik eta herriarentzat” lelopean eta Euskal Eskola Nazionalaren aldarria eginez milaka lagun biltzea lortu genuen. Horren ondorioz, euskal eta espainiar burgesia haren errepresioaz baliatu da ikasle mugimendua eta zehazki Ikasle   Read More ...

Etiketak: Info

/// ENTZUTEKO HEMEN KLIK EGIN ///  

  Leioako IA, Zuzenbide eta Medikuntzako asanblada, Leioatik! eta ZTK euskara taldearen irakurketa: Egun on danoi. Ezeren aurretik galdetu zuen buruari: zenbat ikasgai ematen dituzue erderaz? Euskaraz izan beharko liratezken zenbat klase jasotzen dituzue gaztelera hutsean? Zenbat ikasgaitan jasotzen dituzue apunte edo irakurgai guztiak erderaz? Zenbatetan sentitu zarete derrigortuta gazteleraz ikastera? Zenbat aldiz gertatu zaizue ezin izan duzuela unibertsitatean bertan egun oso batean euskaraz bizi? Zuetako baten bati oraindik halakorik   Read More ...

Gasteizko campuseko ikasleek Azaroak 17 Nazioarteko Ikasleen Egunaren harira, Gasteizko Ikasle Eguna antolatuko dute. Aurten 75 urte beteko dira, Pragako ikasleek  nazismoaren sarraski baten kontra manifestatzen ari zirela, errepresio alemaniarrak 9 ikasle hil eta milatik gora kontzentrazio esparruetara bidali zituela. Aurten, Gasteizko kanpuseko ikasle abertzaleek egun osoko egitaraua findu dute, gauera arte luzatuko dena: txupinazoa, tailerrak, triki-bertso kalejira, bazkari herrikoi erraldoia, kantautoreak, kontzertuak… Bazkariko sarrerak jada eskuragarri daude letren fakultateko   Read More ...

Etiketak: Info

  • Artxiboa