Ikasle Abertzaleak eta Askapena antolakundeetatik gure elkartasun mezua Mexikoko ikasle normalistei:

Jada hilabete pasa da Ayotzinapako (Guerrero) eskola bateko 43 ikasle modu fortzatuan desagertu zirenetik eta modu extrajudizialean 3 ikasle erail zituztenetik: Julio César Ramírez, Daniel Solís Gallardo, Julio César Mondragón eta beste 20 ikasle zauritu. Ekintza hauek Iguala eta Coculako Polizia Munizipalaren eskutik etorri ziren Guerreroko Estatuan, Mexikon.

Mexikoko Estatua, bere itxurakeria demokratikoaren azpitik Estatu faxista bat besterik ez da. Narkoen kontrako gudaren aitzakiapean, herriaren kontrako sarraski indiskriminatuak egiten dituelarik, nazioarteko komunitatearen konplizitate osoa dauka. Orain ekarri dugun kasua beste askoren jarraipena besterik ez da. Eta Mexikoko Estatu autoritarioaren markoan kokatu behar dugu. 68ko maiatzean egin bezala, ikasleak jarri dituzte jo puntuan oraingoan, baina berdin gertatu izan da Txiapas, Oaxaka, Atenko edota beste lekuetan. Burua altxatzen duen oro hori galtzeko arriskuan egongo da, baina urteetan zehar Mexikar herriak erakutsi du ez dela egongo polizia, militar edota paramilitarrik hau kikilduko duenik.

Beraz, Ikasle Abertzaleak eta Askapenatik elkartasun mezu hau helarazi nahi diogu Mexikoko herri borrokalariari, bertako ikasleriari eta bereziki Ayotzinapan desagertutako 43 ikasleei, nola, hauen familia eta lagunei. Estatu faxisten aurrean elkartasuna eta borroka!

Bizirik eraman zenituzten eta bizirik nahi ditugu gurekin!

Ikasle Abertzaleak eta Askapena, 2014ko urrian

>>Topaturen elkarrizketa Mexikoko ikasle normalista bati >>

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa