UPV Ikasle Abertzaleak.Pasa den martxoan, hilabete osoan zehar, Hego Euskal Herriko hezigunetan mobilizazioak egin eta 20.000 ikasletik gora irten ginen kalera hilabete amaieran deituriko greban. Eskaerak argiak ziren: EU2015 unibertsitate estrategiari, LOMCEri eta PNVren Heziberriri ezezkoa ematea; eta interes merkantilistak atzera utzita, herritik eta herriarentzako hezkuntza propioa eraikitzeko konpromisoa hartzea.

Baina haiei, bost axola. Bost axola zaie mobilizazioaetan lau katu edo milaka ikasle biltzen badira. Hori bai, beldurra sentitzen hasten direnean, zuzenean, ikasle mugimenduaren kontra egiten dute, hau kriminalizatuz. Gizon aberats espainol eta frantsesaren interesak defendatzen dituzten txontxongiloek ez dute gehiengo herritarraren mesedetarako biderik hautatuko, herri presioaren eraginez honetara behartzen ez badira behintzat.

Unibertsitateko estrategia Bologna famatuaren jarraipena da; eta isilpean eraman nahi duten hurrengo erasoa. Azaroaren 27an, onartuko da UPVko berrantolatze organizatiboaren lehen fasea. Aldaketa sakonagoei bide emateko lehenengo keinua. Baina lasai, errektoretzak dio ikasleoi ez omen digula eragingo! Nola liteke unibertsitatearen berregituratzeak ikasleoi ez eragitea? Ikasleon kolektiboari diguten beldurraren ondorioz egindako zentzurik gabeko afirmazioak dira. Berriro ere eztabaidatik kanpo utzi nahi gaituzte, gure parte hartzea instituzioetan testimoniala izanik eta bertan planteaturiko eztabaidak guztiz bideratuta egonda.

P1020251Pairatzen dugun egoera larriaren aurrean, ikasleok, beharrezkoa dugun hitza emango digun trantsizio mahai bat eratzea exijitzen diogu UPVko errektoretzari, ikasleriak horrenbeste aldiz eginiko eskaerei erantzuteko: EU2015 estrategia ez aplikatu, ikas eta hizkuntza eskubide duinak lortu, eta herritik eta herriaren beharrei erantzuteko hezkuntza egituratzeko.

Aurretik aipatu bezala ordea, inork ez digu ezer oparituko. Ikasleon hitza aintzat izateko, behartu egin beharko ditugu eta kaleak eta heziguneak dira gelditzen zaizkigun borrokarako esparru eraginkorrenak. Hau honela, azaroaren 27an Leioako Campusean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten diogu ikasleriari. Hau, 13:00tan irtengo da Mikel Laboa plazatik.

LOMCE jada inposasatzen daude, bai Nafarroa Garaian eta bai EAEn. Horregatik, ikastetxe eta Lanbide Heziketetan desobedientzia astea izango da azaroaren 24tik 28ra. Desobedientzia, iraunkorra izan behar da LOMCE ez aplikatu eta herritik eta herriarentzako hezkuntza eraiki arte. Baina aste hor retan inflexio puntu bat jarri eta heziguneei batera ekiteko deia egiten diegu. Inposaketa hauen aurkako aldarria, hauen aurkako desobedientzia eraikitzailea izatera igaro behar da, lehenbailen.

EU2015 eta LOMCE desobeditu! Aztertuz, astinduz eta sortuz, Euskal Eskola Nazionala!

Azaroak 27, denok Leioako Campusera!

Gora ikasleon borroka!

Ikasle Abertzaleak, 2014ko azaroaren 4an

>> Bitartekoak Dropboxetik deskargatzeko hemen sakatu >>

Bitartekoak:

A24-28 Desobedientziaz irauli mutu_txiki

A24-28 Desobedientziaz irauli_txiki

Az 27 mani nazionala

Desobeditu tira - pegatina

LOMCE info kartela_txiki

EU2015 eskuorri

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa