Gasteizko campuseko ikasleek Azaroak 17 Nazioarteko Ikasleen Egunaren harira, Gasteizko Ikasle Eguna antolatuko dute. Aurten 75 urte beteko dira, Pragako ikasleek  nazismoaren sarraski baten kontra manifestatzen ari zirela, errepresio alemaniarrak 9 ikasle hil eta milatik gora kontzentrazio esparruetara bidali zituela.

Aurten, Gasteizko kanpuseko ikasle abertzaleek egun osoko egitaraua findu dute, gauera arte luzatuko dena: txupinazoa, tailerrak, triki-bertso kalejira, bazkari herrikoi erraldoia, kantautoreak, kontzertuak… Bazkariko sarrerak jada eskuragarri daude letren fakultateko kafetegian eta kopistegian, baita irakasle eskolan ere, 6 euskotan.

Animatu eta gozatu!

Ikasle eguna gasteiz

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa