Albiste osoa Haraba.info-n

Gasteizko Campuseko Ikasle Abertzaleak:

a-20kontzentra-724x1024Euskal Herrian orain arte izan dugun hezkuntza ez da batere hurbiltzen izan guk nahi genukeenera. Urte luzeetan zehar kolpez-kolpe hezkuntza mundu globalizatuaren mesedetara moldatzen joan dira, ikasleriaren behar eta nahiak kontutan hartu gabe, dirua oinarritzat hartuta, gutxi batzuen aberastasuna helburu izanik. Guzti hau, ez da kasualitatea izan, aspalditik planifikatua izan zen estrategia baizik. Prozesu honen eraso gertukoen eta agerikoena unibertsitatean Bolognia hezkuntza sistemaren inposaketa izan zen, zeinetan, ikasleriak kontrakotasuna argi utzi zuen arren aurrera eraman zuten tokian tokiko gobernuen laguntzekin. Horren ondorio dira adibidez, klase presentzialak.

Oraingoan EU2015 delakoa ezarri nahi digute, gutako askorentzat atzo arte ezezaguna zena, baina honako honen ezartzea ez da Bologniarena bezalakoa izango. Erreforma hau atalka emango da, eta honen ondorio izango dira:

  • Baliabideak ikerketara bideratuko dituzte, irakastearen lana gutxietxiz. Ikerketa horiek enpresa pribatuen interesekoak izango dira, beraz enpresak diru publikoaz baliatzea ekarriko du honek.
  • 3+2 delakoaren bitartez, karrerak 3 urtetara murriztuko dizkigute, eta masterrak bi urtetara luzatuko dituzte. Honek masterren balio neurrigabea ordaintzea ekarriko digu, beraz ez da guztiok ikasi ahal izatea bermatuko.
  • Bekak, berriz, murriztu egingo dituzte, eta “mailegu bekak” delakoak emango dituzte.Hau da, karrerak ordaintzeko dirua eskainiko digute, baina diru hori lanean hasiaz batera bueltatzen joan beharko gara. Honek bankuekiko erabateko lotura suposatuko digu.
  • Europa mailako unibertsitateen ranking-a egingo dute, bikaintasunaren arabera. Horrela behar handiagoak dituzten unibertsitateei lagundu beharrean nota onenak dituzten unibertsitateak sarituz.

Guzti hauek gutxi balira, Unibertsitate Estrategoa honek beste hainbat moldaketa ekarriko ditu, eta emango duten lehen pausua fakultateak batzearena izango da, horrela guztiak ikertzaile kopuru jakin bat izatera heltzeko. Honi Berregiturapen plana deituko diote, eta azaroaren 27an onartuko dute Bilbon egingo den gobernu kontseiluaren bitartez.

Hasieran aipatu dugun bezala zatika emango den estrategia da hau, horregatik, lehen momentutik lortu behar dugu erreforma zapaltzaile honekin gelditzea, eta horretarako beharrezkoa izango da Ikasleriaren bateratzea ematea eta prozesu honen aurrean ezadostasuna erakustea.

Guzti honegatik, dei egiten dizuegu hurrengo asteetan egingo diren “STOP EU2015, Hezkuntza Herritik eta Herriarentzat” mobilizazioetan parte hartzera:

  • Azaroak 20, 13:00etan, kontzentrazioa elurretan.
  • Azaroak 26, 13:00etan, manifestazioa elurretan hasita.

Eta bati-bat azaroaren 27an, Leioako Unibertsitatean 13:00etan egingo den manifestaziora hurreratzera animatzen zaituztegu Unibertsitate Estrategia paralizatzeko. Gasteizko campusetik autobusa aterako dugu, apuntatzeko aukera irakasle eskolako eta Letren fakultateko kopistegietan. Denon artean lortuko dugu amesten dugun kalitatezko hezkuntza publiko eta euskalduna! Gora ikasle borroka!

Gasteizko Campuseko Ikasle Abertzaleak

Etiketak: Araba, Info, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa