>> “A27 eta gero zer?” ARGIPENAREN PDFa <<

 

Topatu.info-ren kronika:

50875b3dohdpiyaaaggnjpg-largeEhunka ikasle bildu dira EHUko Leioako Campusean EU2015 unibertsitate erreforma gaitzetsi eta herritik eta herriarentzat eraikia izango den hezkuntza sistema aldarrikatzeko. Martxak campus osoa zeharkatu ostean Errektoretzara sartzen ahalegindu dira lau ikasle Iñaki Goirizelaia errektorearekin hitz egitera. Eskari argi bat egin nahi izan diote: erreformak ez aplikatu eta herriaren mesedetan egongo den hezkuntza sistema eraikitzeko trantsizio mahai bat osatzea unibertsitateko zuzendaritzak eta ikasleek. Horrekin batera, baita ere euskaraz eta baldintza duinetan ikasteko eskubidea bermatzea. Elkarrizketarako prestutasunik ez duela ikusita, martxa lautan banatu eta Zuzenbide, Zientziak, Medikuntza eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateak okupatu dituzte. Lehenengoan errektoreordetza eta beste hiruetan dekanotzak, hain justu.

Gorizelaiarekin telefonoz hitz egitea lortu dute, eta hark ez du lehentasun gisa hartu gaia: “Hamabost egunean behintzat beteta dut agenda”. Bere ordez errektoreordea eta bitartekari bat bidali ditu ikasleengana, eta adostu dute asteartean bilduko direla Goirizelaia, bere taldea eta Ikasle Abertzaleetako ordezkariak. “Helburua hau zen, lortu dugu, baina borroka hasi besterik ez da egin”, adierazi dute ikasleek okupazioari amaiera emanez.

EHUko ikastegien berrantolaketa onartuko dute gaur, eta hori dela eta antolatu dute Ikasle Abertzaleek mobilizazio astea.

MOBILIZAZIOA ARGAZKITAN: Topatu.info-n, Leioatik Flickerran

LEIOATIKen STREAMINGak: hemen klikatu!

Twitterren: #StopEU2015

 

Albistea hedabideetan:

Topatu     Haraba     Leioatik!     Naiz     Gara     Berria1     Berria2     Argia

 

Ikasle Abertzaleaken irakurketa:

Azken urte hauetan eta batez ere Bologna plana aplikatu zutenetik, gure herriko unibertsitate publikoa izan beharko lukeen EHUren aurkako erasoak pairatzen dihardugu. Gainera, eraso hauek ez daude unibertsitatera zuzenduta bakarrik, baizik eta hezkuntza sistema osoan zapalkuntzak areagotzera. Aurreko urtean LOMCErekin saiatu ziren, eta orain EU2015 inposatzera datoz. Europar Batasunaren unibertsitatetarako estrategia GATS akordioan eta EE2020 estrategian oinarritzen dira, eta hauek zerbitzuen pribatizazioa (“liberalizazioa” deitzen dutena) dute helburu nagusienetakoa, hezkuntzarena besteak beste.

Estrategiaren helburuok markatutako datetarako bete ezean Estatu sinatzaileei santzioak egingo zaizkie, eta beraz, estatu espainiarra sinatzaile den heinean EU2015 aurrera eramango du. Era berean, EHUk bere 2017ra arteko Plan Estrategikoan EU2015 goraipatzen du, eta hori dela eta, aurrera eramango duela aurreikusten dugu, isilpean izan arren.

Hori dela eta, EU2015 ikasleoi eta Euskal Langile Herriari erabateko eraso larria den heinean, hau guri inposatu ezin izateko bermeak lortu behar ditugu. Honegatik Ikasle Abertzaleok EHUko errektoretza taldeari eta Eusko Jaurlaritzari honako hau eskatzen diogu:

  1. EU2015 eta 3+2 erreformak ez onartu eta aplikazioa ekiditera konprometitu daitezen. Ez dugu onartuko gure hezkuntza merkatuaren mesedetara egoteko errentagarritasunean, indibidualismoan eta lehian oinarritutako neurriak hartzea, ez eta jakintza eta kapital soziala eta gure etorkizuna bera ere,  esku pribatuetan uztea.
  1. Gaur egun bermatzen ez diren euskaraz ikasteko eskubidea eta ikas baldintza duinak berma ditzaten. Gure hizkuntzaren normalizaziorako pausoak ematen hastea exigitzen diegu. Bestalde, edozein herritarrek unibertsitatean baldintza duinetan ikastea bermatzea eskatzen diegu.
  1. Unibertsitatea herriaren mesedera jartzeko neurriak diseinatu eta martxan jartzeko ikasleokin batera trantsizio mahai bat sortzera konprometitzea. Honela ikasleok hainbestetan eskatu dugun herritik eta herriarentzat den hezkuntza bat eraikitzerako bidean kokatzeko.

Honetarako EHUko errektoretza taldeari gurekin negoziazio mahai bat sortzeko eskatzen diogu. Mahai hau, ikasleon nahiak eta beharrak errespetatuko dituztela bermatzeko beharrezkoa da, negoziazio mahai hau gabe, ez dugu inolako bermerik. Guk, mahai honetara ikasleon iritzia eta erabakiak eramateko fakultate guztietako gela guztietaraino helduko den prozesu parte-hartzailea martxan jartzeko asmoa dugu, baina erabakiok kontuan hartuko direnaren bermeak behar ditugu.

Hau hala izanik, Iñaki Goirizelaia eta errektoretza taldea bera gurekin batera negoziazio mahai hau egitera konprometitu eta lehen bileraren data jarri arte errektoreordetzan eta fakultatetako dekanotzetan itxialdian geldituko gara. Ez dugu onartuko inondik inora gure aldarrikapenei muzin egitea eta hartaz, modu mugagabean hemen geratuko gara unibertsitatearen funtzionamendua etenduz, berebiziko premia duen mahai hau sortuko denaren bermeak izan arte.

STOP EU2015!

Gora ikasleon borroka!

Eraiki dezagun hezkuntza herritik eta herriarentzat!

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa