Archive for abendua, 2014

Abenduak 18 eta 19 ikasle presoen egunak izango dira ikastetxe eta unibertsitateetan. Gainera, hainbat herritan egun osoko egitarauak antolatuko dira. Badira ikasle borrokalariak izateagatik errepresaliatuak izan direnak. Baina badira ere borrokatzeagatik preso hartu eta horregatik kartzelan ikasle bilakatu direnak. Haiek borrokatutako helburua lortu eta denak askatu arte etenik ez! Hainbat egitarau (astean zehar eguneratuko da):

1978ko abenduaren 6an, ustezko trantsizioa igaro ondoren, diktadura osteko “demokraziaren” lehenengo pausoetako bat eman zen; konstituzioaren onarpena. Honetarako, ordea, hipokresiaz mozorroturiko espainiar politikariek diote bozketa bidez erabaki zela konstituzioa eta horrela, espainiar orok onarturik baiezkoa atera zela. Hemen, ordea, zalantza larriak ditugu baieztapen hauen aurrean, izan ere, badakigu Euskal Herrian abstentzioa oso handia izan zela eta bestetik, konstituzioaren oinarri batzuek Euskal Herria bera izatez ukatzen dutela. Esate baterako, konstituzioaren bigarrena   Read More ...

Azaroaren 27ko ikasle manifestazio nazionalean EU2015en inguruan hitzegiteko bilera lortu genuen UPVko errektorea den Iñaki Goirizelaiarekin abenduaren 2rako. Bileran UPV jada EU2015eko hainbat puntu garatzen dagoela ikusi ahal izan dugu. Abendurako UPV herritik eta herriarentzat jartzeko minimo batzuetara konprometitu ezean ikasleok negoziazio mahaia apurtu eta bigarren lauhilekoan kalera bueltatuko gara. Info+ bideoan. #StopEU2015

Etiketak: Info

Aurrekoa “Desobedientziaz irauli!” astea izan zen. Honek erreformen diagnostikoa egitea zuen helburu hezigunez hezigune, ikastetxeetan eta unibertsitateetan. Diagnostikoen bidez hezigune bakoitzean erreformen inposaketa zein egoeratan dagoen aztertu ahal izan dugu, inposatzaileak markatuz. Gainera, desobedientziarako bidea egiten hasi gara: zuzendaritzarekin bildu arte klaseetara ez sartzen, sentadak eginez, zuzendaritza markatz, UPVko errektorearekin EU2015n inguruan hitzegiteko bilkura lortu arte fakultateak blokeatzen… Hezkuntza ertainean LOMCE eta Heziberri, eta unibertsitateetan EU2015 ikasle borrokaz gelditzeko eta   Read More ...

  • Artxiboa