Archive for otsaila, 2015

Hego Euskal Herrian kalera irtengo gara otsailaren 26ko ikasle mobilizazio egunean eraikuntzara salto egin aurretik. Deialdi kopurua gora doa eguna heldu ahala eta baita EU2015 eta LOMCE erreformen kontrako ekintzak ere. Hemen hainbat: Argazkiak eta kartelak: Bideoak:

Plazaberri: “Sarai Roblesek idatzitako erreportai honetan gure herriko ikasle mugimenduaren iragana eta oraina errepasatzen da, oraingo honetan Alaitz ikastetxean zentratua.”   Erreportajea Plazaberri proiektu komunikatiboaren web gunean ikusgai: http://www.plazaberri.info/jendartea/baranaingo-ikasle-mugimendua-ikasturtez-ikasturte-borrokan

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

Donostiako Ikasle Abertzaleaken irakurketa: Dakigun bezala, Madrildik datorkigun LOMCE hezkuntza legea martxan da jadanik, eta azken ikasturtean izan ditugun protesta anitzen aurrean ere, PPk haren politikak inposizio bidez ezarriko dituela garbi utzi du. LOMCEk, norbanako nahiz kolektiboen eskubideak ukatzen dituen erreforma ankerrak, zentralizazio prozesu bati erantzuten dio, herriaren mesedetara egongo den hezkuntza sistema eskaini beharrean merkatua erdigunean jarriko duen eredua inposatuko duelarik, ikasle indibidualista, akritiko, espainol eta heteronormalak produzituz. Aipatu   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Gipuzkoa

Jaikialdiaren oharra: Urteotako hezkuntza erreforma zapaltzaileen aurrean Gasteizko campusean arlo ezberdinei erantzuten diegun talde eta eragileek, erantzun bateratua eta herri unibertsitatearen aldeko apustua egitearen beharra ikusi dugu. Mugimendu berri honek, unibertsitateko eragileen kohesioa ardatz, herriaren mesedetara egonen den unibertsitatea izanen du aldarri. Naturarekin bat, Euskara Taldea, GUET, Hara Ba! eta IA-ek Jaikikialdia lelopean lan eginen dugu. Gaur, etortzen zaigun EU2015 erreformak, ikasleoi modu zuzenean eragiten digu eta Europar eta Euskaldun   Read More ...

Etiketak: Araba, Info, Unibertsitateak

Irakurketa: Elite ekonomiko eta politikoek klaseko aulkietara lotuta nahi gaituzte, gure inguruan gertatzen ari denaren aurrean pasibo, akritiko eta sumiso. Gehiengo herritarraren txirotzean, zapalketan eta desjabetzean oinarritzen den kapitalismo heteropatriarkala ez da krisian sartu, kapital metaketa areagotu egin nahi du, besterik ez. Urteetan ikusi dugun bezala, hezkuntza ezinbesteko tresna da, edozein gizarte ereduren eraikuntzan, eta kasu honetan herri langilearen desjabetzean sakondu ahal izateko, ikasleak merkantzia bilakatu nahi gaituzte. Kapitalaren laborategietan   Read More ...

Aste honetan, #ParaLosPueblos-#Herrientzat dinamikako antolakundeek hitzaldiak eskainiko dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Honakoak dira hitzorduak: Otsailak 11 Bilbo: SEIRA 19:00 ZIRIKA herri gunean Otsailak 12 Gasteiz: SEPC (17:00 HALA BEDI tabernan) Donostia:   YESCA (14:30 FIHEZI-ko 0.6 gelan) Iruñea: LIGA ESTUDIANTIL GALEGA (18:00 NUPeko 07 gelan)  

Donostiako ikastetxeetako ikasleek hiru bideo egin dituzte LOMCE desobeditzeko hiru galderei erantzunez. “Zer da LOMCE? Zertan zapaltzen gaitu? Alternatibak LOMCEri?” Hortxe bideoak:  

Etiketak: Ertainak, Gipuzkoa, Info

Iazko martxoaren 27ko ikasle greban informatzeagatik Gasteizko Campuseko bi ikasle espedientatu ditu UPVk. Hona hemen albistea Haraba.info-n. Gertaera salatzeko elkarretaratzea burutu eta informazio banatu zuten ikasleek. UPV, ikasleon etsaia! Bestalde, EU2015en, eta konkretuki, berriki onartutako 3+2aren aurka, ekintza burutu zuten ikasleek. Erasoak eraso 26ean denok kalera! Martxoak 16, 17 eta 18 Gasteizko Unibertsitatean ere Herri Unibertsitatea!

Etiketak: Araba, Info, Unibertsitateak

#StopEU2015 / O26 mobilizazio eguna LOMCEren dekretu bidezko onarpena egin ondoren espainiar estatua buru belarri jarri da EU2015aren ezarpenarekin. Azken urteotako Bologna prozesuaren bidezko aldaketen, matrikula prezioen igoeren, beken murrizketen, ikasgai batzuen ezabaketaren eta abarren ostean, 3+2a da Hego Euskal Herriko ikasleoi gainera datorkiguna. Hau da, graduak 3 urtera murriztu, eta graduondoak 2 urtera luzatzeko ateak irekitzen dituen dekretua onartu berri dute (ohi bezala PPren gehiengoaz baliatuta). Hau ezartzerakoan ondorio   Read More ...

  • Artxiboa