Jaikialdiaren oharra:

Urteotako hezkuntza erreforma zapaltzaileen aurrean Gasteizko campusean arlo ezberdinei erantzuten diegun talde eta eragileek, erantzun bateratua eta herri unibertsitatearen aldeko apustua egitearen beharra ikusi dugu.

Mugimendu berri honek, unibertsitateko eragileen kohesioa ardatz, herriaren mesedetara egonen den unibertsitatea izanen du aldarri. Naturarekin bat, Euskara Taldea, GUET, Hara Ba! eta IA-ek Jaikikialdia lelopean lan eginen dugu. Gaur, etortzen zaigun EU2015 erreformak, ikasleoi modu zuzenean eragiten digu eta Europar eta Euskaldun ikasleon genero, nazio eta klase ikuspegiak aztertuz, ondorio kaltegarriak dakartza. Bolognaren jarraipen honek, globalizazio eta pribatizazioa bide, merkatuaren mesedetara egonen den hezkuntza elitista bilatuko du. 3+2 gradu eta master sistema berria dekretu bidez aurreko astean onartu zen ikasleon ezetza orokortua izan arren. EU2015 erreformaren pieza txiki honek, erreforma osoaren aplikazioa iragartzen du, baino ikasleok ez dugu etsiko.

Horregaitik, Jaikialdiaren funtzioa ez da erantzun planora soilik mugatuko. Erantzuna noski, egonen da, baino gure helburua herri unibertsitatea izanik, baldintzak sortuko ditugu hau ereiki dezagun. Beste modu batera esanda, hezkuntza globalizatu honen aurrean, Jaikialdia-k kontrabotereak sortzea du helburu, EU2015 eta edozein erreformari alternatibo izanen zaizkionak.

Honen guztiarengaitik, otsaila eta martxorako hurrengo mobilizazio eta ekimenak iragarriko ditugu: otsailaren 12, 19 eta 25ean, EU2015-ek ikasleongan dituen kalte eta ondorioen inguruko hitzaldi eta eztabaidak eginen dira parte hartzea eta ikasleriaren aktibazioa sustatuz. Otsailak 26, kalera ateratzeko eguna izanen da. Argi utzi, Jaikialdiak Sindicato de Estudiantes-ek estatu mailan egindako greba deialdiarekin bat egiten ez duela eta mobilizazioa guztiz independientea izanen dela. Otsailaren 26-a erantzun eta konfrontazio eguna izanen da non ikasleria artikulatuak non ´´3+2-ri EZ!´´ esatetik hara, geure hezkuntza eredu propioaren aldarrikapena plazaratuko dugun eta hezkuntza eredu berri honen arduradunak jarriko ditugun ikusmiran. Manifestaldia, 12:00-tan Aulariotik aterako da eta Campus osoan bi orduko paroak eskatuko dira. Bukatzeko, martxoaren 16, 17 eta 18-an hiru eguneko itxialdiko formatoan herri unibertsitatearen gauzapena emanen da eta hau mobilizazioen goren puntua izanen da. Jaikialdia, ez da mobilizazio konkretu hauetarako soilik sortu eta epe luzerako estrategiak landuz, fase honen ostean lanean baturik jarraituko dugu.

Hortaz, ikasleon Jaikialdian parte hartu eta elkarrekin irabaz dezakegulako goazen elkarrekin borrokatzera. Jaiki ikasle!!! Jaiki gazte!

GORA IKASLEON BORROKA!!!

JAIKIALDIA

—————————————————————————————————–

Etiketak: Araba, Info, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa