Archive for martxoa, 2015

Goierriko ikasle egun txikia apirilaren 11n izango da Beasainen. 18:00tan hasiko da egiteraua ikasle olinpiadekin eta  Koplaka, Guri5 eta Salda Badago taldeen kontzertuekin bukatuko da eguna. Bilbon ordea Bizkaiko ikasle eguna ospatuko da apirilaren 18an. Hau 14:00tan hasiko da Errekaldeko Etxarri Gaztetxean bertso bazkari batekin. 18:00etan Eguenero Elektrotxarangak joko du eta ekitaldia eta gero kontzertuak hasiko dira: Suaia eta Lahaine, Dj Kanaky zunba eta Bad Sound System. Donostiako IAk aurreratu   Read More ...

Etiketak: Bizkaia, Ertainak, Gipuzkoa, Info

Aurreko astean ‘Erreformei planto #EraikuntzaraSalto’ dinamikari bukaera eman zitzaion hego Euskal Herriko hezigune gehienetan. Unibertsitateetan ikasle mugimenduak antolatutako Herri Unibertsitateak izan ziren astelehenetik asteazkenera. Ikastetxeetan, ordea, lekuan leku dinamika ezberdinak eraman ziren aurrera. Masiboki kalean mugiarazteaz aparte gurea eraikiz Euskal Eskola Nazionalaren bidean bestelako hezkuntza eredu bat posiblea dela argi utzi genuen ikasleok! Kronika orokorrak Topatu.info webgunean: Unibertsitateak   Ertainak Leioatik  Haraba  Buiaka  Gara  Gara1  Berria  Hitza  Hitza1  Ahotsa  Argia  Uriola

Bi aste pasa dira Euskal Herriko ikasle mugimenduak espainiar estatuko herri zapalduetako beste ikasle mugimenduekin batera, Europar Batasunak, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak burutu nahi dituzten erasoen aurka borroka egun bateratua burutu zuenetik. Ikasleriak, errektoretzen nahiz instituzio ezberdinen propaganda iruzurtia gaitzetsi eta erantzun irmoa eman du otsailaren 26an. Erantzuna ordea, ez da honetan geldituko eta jada prest dago eraikuntzarako saltoa. Hego Euskal Herriko campusak Herri Unibertsitateak bilakatuko ditugu aste honetan.   Read More ...

Leire Azkargorta (Ikasle Abertzaleak), Saioa Iraola (Bilgune Feminista), Iñigo Leza (Fracking Ez!), Nestor Esteban (Euskal Herrian Euskaraz), Martxelo Alvarez (Ahaztuak 1936-1977), Amaia Nicolas (Sare Antifaxista), Patrizia Muñoz (Elkartzen) Pasa den otsailaren 14an, auziperatuekin batera aurre egin beharko dioten epaiketaren gaineko irakurketa egin zuen publiko Askapenak. Beste behin ere, Estatu Espainolak, bere ilegalizazioa bilatuz, herri mugimenduko eragile bat jarri du bere jo puntuan eta beste modu batera izan ezin den bezala,   Read More ...

GKZko IAko militante batek ‘ikuspegia’ aldizkarian idatzitako gogoeta: MARTXOAK 8; BORROKALARIEI Martxoaren 8a gertu delarik, armairuan gordea dugun kamiseta morea atera eta urtean zehar gordea egon den pankarta ateratzen dugu; emakume bazkariak ugaritzen dira, eta kaleak propagandaz bete, itxuraz, erakundeek urtean zehar albo batera uzten dituzten aldarrikapenek kalea hartzen dute; zer esanik ez, “SuperWoman” ereduak azaleratzen dituzten kartelei dagokienez, “Zorionak, zuri, emakume, zure gizona zaindu, haurrak hezi, gimnasiora joan, lana   Read More ...

HEZKUNTZA HERRITAR BATEN ALDE, 3+2ri EZ! Educación del Pueblo y Para los Pueblos plataforma internazionalistatik gure jarrera eta proposamena plazaratu nahi ditugu, Espainiako Gobernuak aurrera eraman nahi duen erreformaren aurrean (3+2 edo “Ley Wert” delakoa), unibertsitateko graduen berregituraketari dagokiona. Lehenik eta behin, dinamika hau osatzen dugun ikasle antolakunde guztiok erreforma horrekiko erabateko kontrakotasuna adierazi nahi dugu. Hasteko, 3+2ak unibertsitateko graduen iraupena eta izaera moldatzea planteatzen du, eta ondorioz lau urteko   Read More ...

#IkasleokPlanto mobilizazio egunaren oihartzun eta balorazioa #IkasleokPlanto Tweets Topatu    Gazteiraultza    Haraba    Leioatik    Buiaka Argia    Ahotsa    Aiaraldea    Uriola    Naiz    Naiz (2)    Berria    Berria (2)    Ataria    DNot.    BG

  • Artxiboa