Bi aste pasa dira Euskal Herriko ikasle mugimenduak espainiar estatuko herri zapalduetako beste ikasle mugimenduekin batera, Europar Batasunak, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak burutu nahi dituzten erasoen aurka borroka egun bateratua burutu zuenetik. Ikasleriak, errektoretzen nahiz instituzio ezberdinen propaganda iruzurtia gaitzetsi eta erantzun irmoa eman du otsailaren 26an. Erantzuna ordea, ez da honetan geldituko eta jada prest dago eraikuntzarako saltoa.

Hego Euskal Herriko campusak Herri Unibertsitateak bilakatuko ditugu aste honetan. Bertan, eraikinak hartu eta ikasle, zein herriko eragile eta norbanako ezberdinek klase alternatiboak, hitzaldiak, tailerrak, kultura ekimenak… eskainiko dituzte. Aldarrikapenak eta mobilizazioak ere ez dira faltako unibertsitate nahiz herriko kaleetan.

Euskal Eskola Nazionala ez da etorkizunean zerutik etorriko den eredu utopikoa. Oraina borrokatuz eta eraikiz, eskuratuz joango garen helburu estrategiko bat da Euskal Eskola Nazionala. Bide honetan, Herri Unibertsitateen gisako proiektuak eraikitzen joatea ezinbesteko pausotzat jotzen dugu Ikasle Abertzaleakek. Ikasleria kontraboterea eraikitzen ari da apurka apurka. Hezkuntza ereduaz hausnartzen eta hauek praktikara eramaten, borroka esperientzia berriak jorratzen ari da ikasle mugimendua egunero eta Herri Unibertsitateak horren ispilu izango dira.

Hau dela eta, ekimen hauei gure babesa emateaz gain, dei egiten diogu ikasle orori Herri Unibertsitateetan zein mobilizazioetan parte hartze aktiboa izan eta Herri Unibertsitatea eguneroko errealitate izan dadin borrokatzera.

Gora ikasleon borroka!

Garaipena gurea da!



<<< EGITARAUAK >>>

BILBO

Bilbo HU

GASTEIZ

Gasteiz

DONOSTIA

Ibaetaa

LEIOA 1

Leioa1

LEIOA 2

Leioa2

IRUNEA

UPNA HU kartela (2)

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa