Archive for maiatza, 2015

Irakurketa: Aurten ere ekainean milaka ikaslek egin beharko dute haien etorkizuna jokoan jartzen duen azterketa: SELEKTIBITATEA. Konkretuki, Nafarroa Garaian ekainaren 3, 4 eta 5ean eta EAEn 10, 11 eta 12an.  Urtero bezala, paper txuri baten aurrean jarri eta ikasleok memorizatutakoa adierazi beharko dugu, ikasle bakoitzak “balio duena” zehaztuz. Baina urtero bezala, ikasleok azterketa basati, zentzugabe eta espainolista honen aurka gaudela ozen aldarrikatuko dugu, urtez urte aurka egoteko arrazoiak gehitu baino   Read More ...

Denbora daramagu entzuten errebalidak gertu daudela, EAEn diotenez proba pilotu gisa jarriko omen dira lehenik, emaitzen arabera finkatuko diren edo ez erabakiko delarik. Nafarroan, aldiz, ez zuten honakoak aplikatzeko inongo zalantza izpirik egin. Bazirudien, ordea, amets gaizto baten irudipena besterik ez zela, askok eta askok ez sintesi nahiak bultzatuta, begiak itxi dituzte denbora luzez, baina… zabaltzeko garaia da! Hemen daude errebalidak! EAJ-ren ohiko isiltasuna erabatekoa izan da. Eusko Jaurlaritzak publiko   Read More ...

Iaz asko izan ziren BDZ (Israeli boikota, desinbertsioak eta zigorrak) kanpainari atxikitzeko mozioa sinatu zuten Ikasle Kontseilu eta ikasle eragileak. Aurten, kopuru hori igotzeko helburua jarri genuen eta hala egin dugu. Al-Nakba egunaren harira euskal ikasleok aurrerapausu bat eman dugu borroka internazionalistan. Izan ere, Bilboko unibertsitateko hainbat eragilek Israeli boikota egiteko hautua egin dute, horretarako elkarrekin mozio bat sinatuta. Bestalde, Ibaetako Fihezi fakultatean ere sinatu da BDZ mozioa. www.yallah-eh.org web orriko   Read More ...

Hezkuntzaren inguruko jardunaldiak izan ziren Donostian. Azken mahaingurua eragileena izan zen eta bertan Amaia Muguruzak (Ikasle Abertzaleak), Koldo Tellituk (Ikastolen Elkartea) eta Begoña Bitorikak (Sortzen Ikasbatuaz) parte hartu zuten. Hona hemen Hamaika Telebistak egindako bideoa:

Bestalde, Nafarroa Garaian 3. mailako LOMCEren errebalida antipedagogiko inposatuak hasi ziren atzo, hainbat familiek intsumisioa eginez. Esate baterako, Txantreako Bernart Etxepare ikastetxean itxialdia egin zuten gurasoek protesta moduan eta polizia bertaratzean batzuk teilatura igo ziren.

Etiketak: Ertainak, Nafarroa
  • Artxiboa