BOIKOTA_pegatina-1024x723Iaz asko izan ziren BDZ (Israeli boikota, desinbertsioak eta zigorrak) kanpainari atxikitzeko mozioa sinatu zuten Ikasle Kontseilu eta ikasle eragileak. Aurten, kopuru hori igotzeko helburua jarri genuen eta hala egin dugu.

Al-Nakba egunaren harira euskal ikasleok aurrerapausu bat eman dugu borroka internazionalistan. Izan ere, Bilboko unibertsitateko hainbat eragilek Israeli boikota egiteko hautua egin dute, horretarako elkarrekin mozio bat sinatuta. Bestalde, Ibaetako Fihezi fakultatean ere sinatu da BDZ mozioa.

www.yallah-eh.org web orriko mapa interaktiboan daude iaz mozioa sinatu zuten kontseiluen izenak.

Gure sinaduraren bidez, UPVri eta euskal ikasleei jakinarazi nahi diegu Israelek Palestinar herriari egiten dion zapalkuntza eta errepresio bortitza salatzen ditugula, eta euskal unibertsitateek Israelgo estatuarekin harremanak moztu arte salaketa hori egiten jarraituko dugula. Hori dela eta, euskal ikasleriari deialdia egiten diogu bere ahotsa salaketa honetara batu dezan, elkarren artean sionismorik gabeko Euskal Herria eraiki dezagun.

Gora ikasleon borroka internazionalista! Gora Palestina askea!

<< Iaz Palestinako apartheid egoera… landu genituen Abian aldizkari internazionalistan >>

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa