errebalidariPLANTO! (txiki)Denbora daramagu entzuten errebalidak gertu daudela, EAEn diotenez proba pilotu gisa jarriko omen dira lehenik, emaitzen arabera finkatuko diren edo ez erabakiko delarik. Nafarroan, aldiz, ez zuten honakoak aplikatzeko inongo zalantza izpirik egin. Bazirudien, ordea, amets gaizto baten irudipena besterik ez zela, askok eta askok ez sintesi nahiak bultzatuta, begiak itxi dituzte denbora luzez, baina… zabaltzeko garaia da! Hemen daude errebalidak!

EAJ-ren ohiko isiltasuna erabatekoa izan da. Eusko Jaurlaritzak publiko egin ez badu ere, jakin badakigu aste honetan zehar inposa daitezkeela EAE-ko 3.mailako errebalidak geure ikastetxeetan. 350 galderaz osturiko testak dira honako errebalidak, geure ikasleen gaitasuna neurtzeko “baliagarriak” izango diren 350 galdera soil.

Baina… benetan test batek berma dezake ikasle baten ezagutza zein nolakoa den azaltzea? Errebalidek benetan balioko dute gure ikasleen  heziketa maila neurtzeko?

  • Honetaz gain, argi izan behar dugu LOMCE Lege hau eta berarekin batera datozen errebalidek helburu zentralista eta merkantilista garbi bat dutela; azterketa hauek Madrilen erabakitzen baitira; bai ideologia espainiarrean oinarrituaz, bai sistema merkantilistan oinarrituaz.
  • Gainera, Legeak berak ez du hezkuntza komunitatearen inongo babesik, ez IKASLEOK, ez IRAKASLEEK, ez GURASOEK, ez LANGILEEK, ez HERRITARREK. Inork ez du legearekin bat egin.
  • Esan bezala, ikasleen gaitasunak neurtzeko gai delakoan, test honek jada 8 urterekin mailakatuko ditu gure ikasleak; haien irizpideen araberako ikasle “tuntun” eta “jakintsuak” bereiziz; zer da, ordea, tuntuna edo jakintsua izatea?
  • Argi dago, bestalde, antipedagogikoa den azterketa bat dela. Izan ere, aspertu gara behin eta berriz errepikatzeaz azterketek ez dutela inondik inora ikasleon gaitasunak neurtzeko funtzioa betetzen; azterketek gure gaitasun memoristikoa lantzen laguntzeaz gain ez dute beste gaitasunetan sakontzen laguntzen eta.
  • Bestalde, azpimarratu behar da, jada txikitatik zenbaki bilakatzen gaituen azterketa dela honakoa. Jada 8 urterekin sistema merkantilista honen haria jarraitzeko prest gaude; ez gara aniztasuna oinarri bizitza autonomoki egiten dugun pertsonak izango, bide zehatz batean goazen zenbakitutako robotak baizik.

Honen aurrean, ordea, guk argi dugu, DESOBEDIENTZIA eta ALTERNATIBEN ERAIKUNTZA dela gure bidea. LOMCEri ezezko garbia oihukatzen diogu eta 3. mailako errebaliden aurrean planto sendoa egingo dugu, baita mobilizazio ugari ere. Bide berean, ordea, gelaz gela, ikastetxez ikastetxe, auzoz auzo eta herriz herri gure alternatiba propioak eraikitzen jarraituko dugu; ikasleok dei egiten dugu hezkuntza komunitateak 3. mailako azterketari planto egiteko deitutako mobilizazioei.

GUK GEUK ERAIKIKO BAITUGU GURE HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA! GUK GEUK ERAIKIKO BAITUGU EUSKAL ESKOLA NAZIONALA!

INFO+: @Hezk_Topagunea

Bitarteko eta deialdiak:

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa