Eskuorria

Eskuorria

Kartela

Kartela

Irakurketa:

Aurten ere ekainean milaka ikaslek egin beharko dute haien etorkizuna jokoan jartzen duen azterketa: SELEKTIBITATEA. Konkretuki, Nafarroa Garaian ekainaren 3, 4 eta 5ean eta EAEn 10, 11 eta 12an.  Urtero bezala, paper txuri baten aurrean jarri eta ikasleok memorizatutakoa adierazi beharko dugu, ikasle bakoitzak “balio duena” zehaztuz. Baina urtero bezala, ikasleok azterketa basati, zentzugabe eta espainolista honen aurka gaudela ozen aldarrikatuko dugu, urtez urte aurka egoteko arrazoiak gehitu baino ez baitira egin. Eta berdina gertatzen da Ipar Euskal Herrian Baxoa edota LOMCEk ekarriko dituen errebalidekin.

  • Selektibitatearen aurka gaude, ikasleon bizi espektatibak mugatzen dituztelako, azterketan ateratako zenbaki hutsak (notak) determinatuko baitu etorkizunean izango garena.
  • Antipedagogikoa da, 18 urteetan zehar ikasitakoa memorizatu egin behar dugulako; eta  3 egunetan ordu gutxi batzuetan egiten den azterketa batean ebaluatzen delako. Beraz, ez du inondik inora ikasleon gaitasunak neurtzeko funtzioa betetzen; azterketa memoristikoa da guztiz.
  • Haien artean lehiatzen duten ikasle robotizatu, akritiko eta sumisoak sortzea du helburu, hezkuntza herriaren beharretatik urrunduz eta emaitzak soilik bilatuz.
  • Egungo sistema kapitalista eta patriarkarrak biziraun dezan inposatzen dizkiguten edukiak dira kontutan hartuko dituztenak, sistemaren beharretara egokitutako froga baita hau.

Selektibitatea izen horrekin gutxi barru desagertuko bada ere, etorkizuna are okerragoa da: LOMCEk zein PNVren Heziberrik masifikatuta eta zabalduta ekarriko dituzte errebalidak. Horren adibide argia ditugu Eusko Jaurlaritzak sekretupean 30 ikastetxetan egin dituen Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketak, Nafarroa Garaian UPNk hezigune guztietan egin dituenak. Hala ere, azpimarratzekoa da hezkuntza komunitateak egindako desobedientzia leku askotan.

Guzti honen aurrean ikasleok argi dugu, ozen selektibitateari ezetz esaten diogu; gure bidea DESOBEDIENTZA eta ALTERNATIBEN ERAIKUNTZArena da, Euskal Eskola Nazionalarena! LOMCE, Heziberri zen gaur egungo hezkuntza sistemari planto egin eta  gelaz gela, ikastetxez ikastetxe, auzoz auzo eta herriz herri herritik eta herriarentzako alternatiba propioak eraikitzen jarraituko dugu!!!

Selektibitateari eta Baxoari ez!

Hezkuntza herritik eta herriarentzat!

Ikasle Abertzaleak, 2015eko ekainaren 1ean

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa