Archive for ekaina, 2015

Mikel Sagues Garcia, Martin Ibarra Murillo, Paula Garcia Garcia, Sara Garmendia Olano, Xabier Huarte Estanga, Jon Alonso Fourcade – NUPeko irakasle, ikasle eta adiministrazioko langileak: NUPen euskarak izan duen azken plan estrategikoa Euskararen Plan Estrategikoa 2007-2009 izena zeukana izan zen. Burilloren errektorearen taldeak eginikoa zen, eta campuseko orduko euskaltzaleen errefusa ia orokorra jaso zuen. 2007. urtea aldaketa-urtea izan zen, eta Lafuente atera zen errektore. Labur beharrez aipatuko ez ditugun hainbat   Read More ...

Stonewalleko matxinadak 46 urte egin ditu. 1969ko ekainak 28 hartan sexu askapena erabat erreprimituta zegoen eta matxinada hura pauso bat izan zen askapen prozesuan, baina zoritxarrez eta zorionez bidean gaude oraindik. Zoritxarrez sexua arautu digute, sexua arautzen digute, eta hezkuntza da botereak asimilazio eta birprodukzio horretarako daukan armarik eraginkorrena. Eskoletako amantal arrosa eta urdinetatik hasita oraindik edozein sektoretan dauden eraso fisiko eta ez fisikoetara heteroaraua bermatzea du helburu kapitalismo heteropatriarkalak.   Read More ...

Arabako Mendi Eskola Gorriak izanen dira ekainaren 22 eta 23an. Animatu! Izena emateko araba@ikasleabertzaleak.org korreora idatzi behar da. Garraioa: Gasteiz-Aiara trena 10:05 / Laudioko busa 8:45 / Amurrioko busa 8:55 Hona hemen egitaraua: EKAINAK 22 Aurkezpen jolasak + mendibuelta 11:00-13:30 Bazkaria 13:30-14:00. Bakoitzak berea ekarri beharko du! Mintegiak 15:00-20:00 1. Segurtasuna 2. Desobedientzia 3. Militantzia Afaria 20:30 Afalostean HAZIAK dokumentala eta hausnarketa EKAINAK 23 Gosaria 9:00 Asanblada 10:00-11:30 Bueltako trena   Read More ...

Etiketak: Araba, Ertainak, Info

EAEn Selektibitatea hasi den egunean Info7 irratian antolatutako tertulian parte hartu dugu Steilas sindikatuarekin batera. Ordu berean elkarretaratzeak izan dira selektibitatea burutu den hainbat txokotan gaur egungo sistema erreproduzitzea helburu duen errebalida hau salatzeko:

Gaur Donostian Lanbide Heziketako Kongresua hasi da eta atarian LAB sindikatuarekin batera gaur egungo Lanbide Heziketa ereduaren aurka elkarretaratzea egin dugu. Ikasle Abertzaleak eta LAB sindikatuaren aldarrikapenak: 1.-Lanbide Heziketan ere, hartzen diren erabakiak Madrilek hartzen diren erritmo eta norabidean hartzen direla Euskal Herriak dituen behar, errealitate eta nahiei muzin eginez. 2.-Erabaki guzti hauek aldebakarrez hartu izan dira hezkuntza komunitatearekin inolako hartu emanik izan gabe. 3.- Beste behin ere Cristina Uriartek   Read More ...

Selektibitatearen aurkako Bizkaiko ikasleen oharra: Atxikituta: Bizkaiko IA, Ernai, LAB, Steilas eta Sortzen Urtero legez, ikasturte amaieran, hego Euskal Herriko milaka ikaslek euren etorkizuna erabat baldintzatuko duen froga egitera behartuak izango dira; selektibitatea, alegia. Urteak dira gure herriko unibertsitateetara sartzeko froga hau egitearen beharra Madrildik ezarri zigutenetik, euskal ikasleriari barnerarazi nahi dizkion eduki zein eredu arrotzak Euskal Herrian hegemoniko bilakatzeko asmoz. Hezkuntzan pedagogiaren garrantziaz ari garenean, pentsaezina da, gaur egun ere,   Read More ...

Etiketak: Bizkaia, Ertainak, Info

Aurreko astean Selektibitatea Nafarroa Garaian inposatu eta gero aste honetan Euskal Autonomi Erkidegora helduko da. Hamaika dira ikasleak itotzen dituen errebalida honi ezetz esateko arrazoiak. Hori dela eta, ekainaren 10ean, azteazkenean, elkarretaratzea burutuko da Gasteizko unibertsitatearen aularioan goizeko 10:30etan. Topatu.info-k aurreko astean UPNAn egindako bideoa:

Etiketak: Araba, Ertainak, Info

Leioako Ikasle Abertzaleaken oharra: Urte gazi gozoa izan da aurtengoa, borrokaz beteriko urtea, sufrimenduz eta garaipenez beteriko urtea. Aurretik egondako dekanoen bide beretik jarraitu du Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko dekanoa den Simon Peñak, bere dekanotza taldearen konplizitatearekin. UPVko errektoretza taldearen zeregina ikasle presoek ikasteko duten eskubidea oztopatzea izan da eta ikasle, irakasle eta langile talde ezberdinek egindako eskaerei muzin besterik ez die egin azkeneko ikasturteetan. Zorionez momentu gozo asko izan ditugu kurtso berri honetan,   Read More ...

  • Artxiboa