Leioako Ikasle Abertzaleaken oharra:

IrudiaUrte gazi gozoa izan da aurtengoa, borrokaz beteriko urtea, sufrimenduz eta garaipenez beteriko urtea. Aurretik egondako dekanoen bide beretik jarraitu du Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko dekanoa den Simon Peñak, bere dekanotza taldearen konplizitatearekin. UPVko errektoretza taldearen zeregina ikasle presoek ikasteko duten eskubidea oztopatzea izan da eta ikasle, irakasle eta langile talde ezberdinek egindako eskaerei muzin besterik ez die egin azkeneko ikasturteetan.

Zorionez momentu gozo asko izan ditugu kurtso berri honetan, unerik gozoena Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ikaslea den Jone Lozanoren askatasuna izan dela argi dago eta Leioako Campusean burutu genion ongi etorrian argi gelditu zen ikasleok prest gaudela haien eskubide eta askatasunaren alde borrokan jarraitzeko. Ez da ordea une gozo bakarra izan, ikasle, irakasle eta langileen arteko elkar ekintza oso positibo gisa ulerzen dugu eta geldialdi baten ostean preso eta iheslari politikoen gaia egunerokotasunera ekarri dugu guztion artean.

Batasun honek fakultateko blokeoa gainditu eta egindako lanaren fruituak jaso ditu. Ekainaren 4ean buruturiko UPVko Gobernu Kontseiluak aho batez onartu ditu Gizarte eta Komunikazio fakultatean Soziologia eta Politika Zientzien graduak ikasle presoei eskaintzea. Egindako lanak merezi izan du, guztion artean errektoretza taldeari egindako presioaren ondorioz lortu dugu presoek ikasteko duten eskubidea Leioako campusean errespetatua izatea.

Borroka ordea ez da amaitu, euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea lortu arte eta hauek kartzelara edo ihesira eramandako arrazoiak konpondu arte lanean jarraituko dugu, gatazkaren konponbidean beharrezko subjetuak direlako.

Ikasle borrokaz euskal preso eta iheslariak etxera! Jo Ta Ke irabazi arte!

Leioan, 2015eko ekainean

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa