Archive for ekaina 8th, 2015

Selektibitatearen aurkako Bizkaiko ikasleen oharra: Atxikituta:┬áBizkaiko IA, Ernai, LAB, Steilas eta Sortzen Urtero legez, ikasturte amaieran, hego Euskal Herriko milaka ikaslek euren etorkizuna erabat baldintzatuko duen froga egitera behartuak izango dira; selektibitatea, alegia. Urteak dira gure herriko unibertsitateetara sartzeko froga hau egitearen beharra Madrildik ezarri zigutenetik, euskal ikasleriari barnerarazi nahi dizkion eduki zein eredu arrotzak Euskal Herrian hegemoniko bilakatzeko asmoz. Hezkuntzan pedagogiaren garrantziaz ari garenean, pentsaezina da, gaur egun ere,   Read More ...

Etiketak: Bizkaia, Ertainak, Info

Aurreko astean Selektibitatea Nafarroa Garaian inposatu eta gero aste honetan Euskal Autonomi Erkidegora helduko da. Hamaika dira ikasleak itotzen dituen errebalida honi ezetz esateko arrazoiak. Hori dela eta, ekainaren 10ean, azteazkenean, elkarretaratzea burutuko da Gasteizko unibertsitatearen aularioan goizeko 10:30etan. Topatu.info-k aurreko astean UPNAn egindako bideoa:

Etiketak: Araba, Ertainak, Info
  • Artxiboa