Gaur Donostian Lanbide Heziketako Kongresua hasi da eta atarian LAB sindikatuarekin batera gaur egungo Lanbide Heziketa ereduaren aurka elkarretaratzea egin dugu.

Ikasle Abertzaleak eta LAB sindikatuaren aldarrikapenak:

lanbideHeziketa1.-Lanbide Heziketan ere, hartzen diren erabakiak Madrilek hartzen diren erritmo eta norabidean hartzen direla Euskal Herriak dituen behar, errealitate eta nahiei muzin eginez.

2.-Erabaki guzti hauek aldebakarrez hartu izan dira hezkuntza komunitatearekin inolako hartu emanik izan gabe.

3.- Beste behin ere Cristina Uriartek zuzentzen duen hezkuntza departamentuak jarrera bera errepikatu du. Hezkuntza komunitatea kanpo utzi eta beste behin ere dekretu bidez erabakiak ezarriz.

Hemen biltzen garenok Lanbide Heziketa euskalduna, eskualdeetako beharrei erantzungo diena, Euskal Herria herri bezala garatzeko tresna izango dena aldarrikatu nahi dugu.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa