stonewallStonewalleko matxinadak 46 urte egin ditu. 1969ko ekainak 28 hartan sexu askapena erabat erreprimituta zegoen eta matxinada hura pauso bat izan zen askapen prozesuan, baina zoritxarrez eta zorionez bidean gaude oraindik.

Zoritxarrez sexua arautu digute, sexua arautzen digute, eta hezkuntza da botereak asimilazio eta birprodukzio horretarako daukan armarik eraginkorrena. Eskoletako amantal arrosa eta urdinetatik hasita oraindik edozein sektoretan dauden eraso fisiko eta ez fisikoetara heteroaraua bermatzea du helburu kapitalismo heteropatriarkalak.

Baina zorionez, arau inposatuei planto eginez eta hezkidetzaz, Stonewalleko bidea jarraitzen dugu. Traben gainetik Euskal Eskola Nazionalaren ardatzetako bat den hezkidetza borrokatzen jarraitzen dugu. Hezkuntzatik ere, aska gaitezen!

Heteroarauari planto, hezkidetzara salto!

Heteroarauari planto kartela

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa