Archive for uztaila, 2015

Iruñerriko Herri Mugimenduko hainbat eragile (Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, IruñHerriko Harresia eta Sortzen) uztailaren 12an “Mugi Herri Mugimenduarekin” eguna antolatu genuen Iruñeko San Ferminetan. Bertan, internazionalismoa epaitu nahi duten testuinguru honetan, batasunaz Askapenari elkartasuna adierazi eta Euskal Herria internazionalista aldarrikatu genuen.

Gazte inputatuen mezua: Uztailaren 22an 8 gazte epaituko dituzte Bilboko zigor-arloko 2.zenbakiko epaitegian, 2013ko azaroaren 21eko ikasle greban izandako istiluen kontura. Bakoitzari, 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen die fiskaltzak, eta hauetako bati 400 euroko isuna ere. Gazte bizkaitarrak, desordena publikoagatik inputatuta daude. Gazte hauetaz aparte, duela hilabete batzuk beste zenbait gazte adingabe epaituak izan ziren greba egun berdinaren harira. Akusazioa, istiluen ostean Ertzaintzak “a dedo” eginiko mehatxu, irain eta bortizkeriaz   Read More ...

  Adierazpena: Espainiako Auzitegi Nazionalak azkenik, jakinarazi du Askapenaren aurkako epaiketaren data. Datorren urriaren 19tik azaroaren 2ra, Askapena bera, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eskaerez gain, Aritz, Unai, David, Gabi eta Walterrentzat seina urteko gartzela zigorra eskatzen dute. Injustizia berri honen aurrean, auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile, herri mugimenduko kideak eta han eta hemengo borrokalariak elkartu gara, HERRIAK LIBRE izendatu dugun dinamikaren   Read More ...

Iaz egin bezala, aurtengo San Ferminetan ere herri mugimenduan lanean diren eragile batzuk uztailaren 12an elkartuko gara egitarau xume baten inguruan. Urtean zehar egiten dugun lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko helburuarekin elkartu gara Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, IruñHerriko Harresia eta Sortzen. Aurtengoan, gainera, kutsu berezia izanen du egun honek epaiketa politiko baten atarian dagoen Askapena erakundeari babesa emateko ere baliatuko dugulako. Hau   Read More ...

  • Artxiboa