Gazte inputatuen mezua:

img-20150711-wa00011Uztailaren 22an 8 gazte epaituko dituzte Bilboko zigor-arloko 2.zenbakiko epaitegian, 2013ko azaroaren 21eko ikasle greban izandako istiluen kontura. Bakoitzari, 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen die fiskaltzak, eta hauetako bati 400 euroko isuna ere. Gazte bizkaitarrak, desordena publikoagatik inputatuta daude. Gazte hauetaz aparte, duela hilabete batzuk beste zenbait gazte adingabe epaituak izan ziren greba egun berdinaren harira. Akusazioa, istiluen ostean Ertzaintzak “a dedo” eginiko mehatxu, irain eta bortizkeriaz beteriko identifikazio hutsetan oinarritzen da.

Berriz ere, gazteenganako eta ikasleriaren kriminalizazio saiakera argia ikus daiteke Ertzaintzaren eskutik, haiek baitira epaiketa eta muntai polizial honen erantzule bakarrak.

Beraz, erasoa salatu eta mobilizatzeko deia zabaltzen dugu, bai epaiketaren aurrean eta baita honen ondorioz etor daitezkeen zigor ezberdinen aurrean.

MUNTAI POLIZIALIK EZ! UTZI BAKEAN EUSKAL GAZTERIA!

GORA IKASLE BORROKA!

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa