Archive for iraila, 2015

Ikasturtea bueltan da, eta horrekin batera elite zapaltzailearen interesei erantzuten dien hezkuntza sisteman ikastera beharturik ikusiko dugu gure burua, berriz ere. LOMCE, Heziberri, EU2015… berdin dio izenak. Nazio, klase eta genero zapalkuntzetan sakontzeko balio duten legeak garatzen jarraituko dute, horiei aurre egin eta alternatiba berriak sortzen ez baditugu. Honekin apurtzea beharrezkoa da. Aurreko hamarkadan zehar hezkuntzan herri borrokaz lortutakoa gogora ekarri nahi dugu. Bertan jasotako esperientziek ekarpen handiak egin ditzakete   Read More ...

2015/2016 ikasturteari hasiera ematera joan dira gaur besteak beste Urkullu eta Goirizelaia Gasteizko Letren Fakultatera. Bertan, klaseak moztu eta ikasleei berez “publikoa” den fakultatean sartzeko eskubidea ukatu zaie elite politikoa eta ekonomikoa barruan zegoelako. Gainera, campusa ertzaintzaz bete du UPVk, hainbat ikasle identifikatuz. Ikasleak eta presoen senideak bildu dira Unibertsitateari eta Euskal Erkidegoko Gobernuari bi eskakizun nagusi egiteko. Alde batetik, ikasle presoek duten ikasteko eskubidea bermatu dezaten eskatzeko; eta bestetik,   Read More ...

Etiketak: Info

2015/2016 ikasturteari hasiera ematekotan datoz datorren ostegunean Urkullu eta Iñigo Goirizelaia (EHUko errektorea) Gasteizko Letren Fakultatera. Ikasle askok ordea, jadanik martxan diren inposatutako hezkuntza erreformekin edo inposatzear dagoen EU2015 bezalako mehatxuekin hasiko dugu ikasturtea aurten. Preso dauden ikasle askori, gainera, ukatu egiten zaie ikasketak UPVn egitea, edo kartzela zuloan egoteak ikasketa duinak edukitzeko eskubidea kentzen die. Ikasleok argi dugu ospakizunak alde batera uzteko eta gure aldarrikapenei eusteko garaia dela. Horregatik,   Read More ...

Etiketak: Araba, Info, Unibertsitateak
  • Artxiboa