Urkullu - Kopia2015/2016 ikasturteari hasiera ematekotan datoz datorren ostegunean Urkullu eta Iñigo Goirizelaia (EHUko errektorea) Gasteizko Letren Fakultatera. Ikasle askok ordea, jadanik martxan diren inposatutako hezkuntza erreformekin edo inposatzear dagoen EU2015 bezalako mehatxuekin hasiko dugu ikasturtea aurten. Preso dauden ikasle askori, gainera, ukatu egiten zaie ikasketak UPVn egitea, edo kartzela zuloan egoteak ikasketa duinak edukitzeko eskubidea kentzen die. Ikasleok argi dugu ospakizunak alde batera uzteko eta gure aldarrikapenei eusteko garaia dela. Horregatik, 10ean ongi etorri beroa egingo diegu Letretako Fakultatean goizeko 11:00etan, ozen entzun dezatela ikasleon oihua!

Ikasle presoak klasera! Gora Euskal Eskola Nazionala!

Etiketak: Araba, Info, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa