Gasteiz 12015/2016 ikasturteari hasiera ematera joan dira gaur besteak beste Urkullu eta Goirizelaia Gasteizko Letren Fakultatera. Bertan, klaseak moztu eta ikasleei berez “publikoa” den fakultatean sartzeko eskubidea ukatu zaie elite politikoa eta ekonomikoa barruan zegoelako. Gainera, campusa ertzaintzaz bete du UPVk, hainbat ikasle identifikatuz.

Ikasleak eta presoen senideak bildu dira Unibertsitateari eta Euskal Erkidegoko Gobernuari bi eskakizun nagusi egiteko. Alde batetik, ikasle presoek duten ikasteko eskubidea bermatu dezaten eskatzeko; eta bestetik, UPV aurrera eramaten ari den hezkuntza merkantilizatzeko estrategia geldituz herriari hezkuntza herritik eta herriarentzat eraikitzen uzteko.

Jadanik martxan diren inposatutako hezkuntza erreformekin edo inposatzear dagoen EU2015 bezalako mehatxuekin hasiko dugu ikasturtea aurten. Preso dauden ikasle askori, gainera, ukatu egiten zaie ikasketak UPVn egitea, edo kartzela zuloan egoteak ikasketa duinak edukitzeko eskubidea kentzen die. Horregatik, “ongi etorri” beroa egin diegu Letretako Fakultatean goizean ikasleok.

Erasoen gainetik hezkuntza herritik eta herriarentzat! Baita klasean egon beharko liratekeen baina kartzelan daudenentzat ere!

@Hara_ba-k zuzeneko jarraipena egin du

Hona hemen twitter bidez zabaldutako hainbat argazki:

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa