Archive for urria, 2015

KONTROLPEAN BIZI GARA! Gazteak gara, etorkizuneko herritarrak. Sormena eta irudimena dira gure berezko bertute. Ikasleak gara, heziketa prozesu batean barneratuta gaudenak. Ikastea eta sortzea eraldaketa tresna dira izatez eta arriskutsuak gerta daitezke mundua kontrolpean mantendu nahi duten horientzat. Gure segurtasunaren izenean kontrolatzen gaituztela diote baina ez al da hori gure eraldaketarako ahalmena kontrolpean izan eta baliogabetzeko? Egun Jarduera Fisikoen eta Kirolen Zientzien Fakultateko ikasleriak pairatzen duen kontrolaren elementu ikusgarrienak ditugu   Read More ...

Etiketak: Araba, Unibertsitateak

Bilgune Prozesua martxan jarri dugu.  Barnera begirako tarte honen azken eztabaidak abenduaren 12an emango ditugu, ondorioen plazaratzearekin amaituko dugun egunean  bertan. Aldaketa handiak aurrera eramateko antolakuntza ezinbestekoa dela oso argi dugun zerbait da. Euskal Eskola Nazionala, askapenerako hezkuntza, gure proiektu politikoa izanik, ez da pertsona batek edo talde batek lortuko duen zerbait, ikasleriak irabazi behar duen zerbait baizik. Horretarako ikasleria oso ondo antolatua – indartsu- egon behar da: ikastetxe, lanbide   Read More ...

Hispanitatearen jai eguna apurtzeko Herri Eskolak eraiki eta Iruñeko Herri Libreen Martxan izan gara ikasleok “Hispanitatearen eguna, arrazaren eguna, espainiaren egun nazionala…” Euskal ikasleok ez dugu ospatzeko ezer. Etsaiak inperialismoa ospatzen du, bai Amerika kolonizatuz egindako sarraskiarengatik, eta bai gaur egun herrien gartzela den espainiar estatuko nazioak sistemakikoki zapaltzeagatik. Ikasle ta abertzaleok, ordea, jai egun arrotzari ez eta internazionalismoari bai esan diogu gaurko egunean. Hainbat hezigune irekitzea lortu, plazetan ere   Read More ...

Rodrigo de la Vega Mexikarra “Dignificar la história I: Las Fuerzas de Liberación Nacional y la guerra fría en México (1969-1974)” izeneko liburua aurkezten izan da gurean pasaden astean. De la Vega La Casa de Todos y Todas izeneko erakundearen partez etorri da eta Mexikoko historia gertu gertutik ezagutzeko aukera eskaini digu. Alde batetik, 3 atal izango dituen bildumaren lehenengo liburu hau, Mexikon 1969 eta 1974. urteen artean jasandakoa ezagutzeko   Read More ...

Ikasle Abertzaleak eta Ernai: Egun gazteok bizi dugun zapalkuntza egoerari aurre egiteko eredu berri bat eraikitzea ezinbestekoa dugu. Nazkatuta gaude gure oraina eta etorkizuna enpresa buruetako bulegoetan diseinatzeaz, gure eskubideen murrizketak trajez jantzitako poltroneroek erabakitzeaz. Horrekin nahikoa ez eta erosotasunean eta esfortzurik egin gabe bizi garela esaten digute. Lotsagabe zikinak. Miseriara kondenatu nahi gaituen sistematik alde egin beharra daukagu, esplotazioan eta prekarietatean kateatu nahi gaituztenengandik askatu. Merkatuen txontxongilo eta kolaboratzaile   Read More ...

Irailaren 26an urte bat egin zuen Mexikoko Ayotzinapako 43 ikasle desagertu zirenetik herri mobilizazio baten testuinguruan. Desagerpen hauek kasu bat besterik ez dira, urte hauetan Mexikon desagertuak milaka izan baitira. Desagerpen gehienak kapitalismoak sortutako probreziak sortutako narkotrafikoaren aitzakipean izan dira. Euskal Herritik Mexikoko Gobernu kapitalista hiltzailea salatu dugu ikasleok desagerpen honen lehen urteurrenean hainbat hezigunetan kasu konkretu hau azaleratuz. Bestalde, Mexikon memoria historikoa eta gatazka lantzen duen ‘La casa de   Read More ...

  • Artxiboa