Rodrigo de la Vega Mexikarra “Dignificar la história I: Las Fuerzas de Liberación Nacional y la guerra fría en México (1969-1974)” izeneko liburua aurkezten izan da gurean pasaden astean. De la Vega La Casa de Todos y Todas izeneko erakundearen partez etorri da eta Mexikoko historia gertu gertutik ezagutzeko aukera eskaini digu.

Alde batetik, IMG_93783 atal izango dituen bildumaren lehenengo liburu hau, Mexikon 1969 eta 1974. urteen artean jasandakoa ezagutzeko lagungarri izan da. Bestalde, egungo egoera aztertu eta lehenengo pertsonan errealitate hori bizi duen norbaiten ahotik Mexikon gertatzen denaren berri izan dugu. Herriaren eta estatuaren artean ematen ari den gatazka bortitza, kapitalismoaren eta inperialismoaren eragina, herrialdeen arteko elkarlana, ikasle mugimenduaren garrantzia… izan ditu mintzagaia Rodrigo de la Vegak.

Hego Euskal Herrian zehar egindako ibilbidea Irailaren 29an hasi zuen Bilboko La Bolsa eraikinean emandako hitzaldian La casa de Todas y Todoseko kideak, eta urriaren 3an amaitu zuen bere euskalbidaia Nafarroaldean (Iruñea eta Lizarra) . Tartean, Donostiako Ibaeta kanpusa eta Gasteizeko letretako fakultatea izan ditu geltoki, besteak beste.

Esperientziak partekatu, beste errealitate bat ezagutu eta, batez ere, itsasoz bestaldera daudenekin ere komunean ditugun borrokak azaleratzeko aukera paregabea eskaini digu mexikarrak, eta hari esker Euskal Herritik kanpo bizi den errealitatea ezagutzeko aurrerapausu bat gehiago eman dugu!

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa