Hispanitatearen jai eguna apurtzeko Herri Eskolak eraiki eta Iruñeko Herri Libreen Martxan izan gara ikasleok

U12 Herri Eskolak“Hispanitatearen eguna, arrazaren eguna, espainiaren egun nazionala…” Euskal ikasleok ez dugu ospatzeko ezer. Etsaiak inperialismoa ospatzen du, bai Amerika kolonizatuz egindako sarraskiarengatik, eta bai gaur egun herrien gartzela den espainiar estatuko nazioak sistemakikoki zapaltzeagatik.

Ikasle ta abertzaleok, ordea, jai egun arrotzari ez eta internazionalismoari bai esan diogu gaurko egunean. Hainbat hezigune irekitzea lortu, plazetan ere Herri Eskolak burutu eta Iruñeko kaleak hartu ditugu internazionalismoa landuz eta Askapena antolakundearen aurkako erasoa salatuz.

Egutegi arrotza apurtuz Euskal Herriko herri egutegia eraiki!

 

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa