KONTROLPEAN BIZI GARA!

Gazteak gara, etorkizuneko herritarrak. Sormena eta irudimena dira gure berezko bertute. Ikasleak gara, heziketa prozesu batean barneratuta gaudenak. Ikastea eta sortzea eraldaketa tresna dira izatez eta arriskutsuak gerta daitezke mundua kontrolpean mantendu nahi duten horientzat. Gure segurtasunaren izenean kontrolatzen gaituztela diote baina ez al da hori gure eraldaketarako ahalmena kontrolpean izan eta baliogabetzeko?

KontrolaEgun Jarduera Fisikoen eta Kirolen Zientzien Fakultateko ikasleriak pairatzen duen kontrolaren elementu ikusgarrienak ditugu kamarak. Hala ere, beste hainbat tresna ere erabiliak dira horretarako. Hala nola, ateak zabaltzeko beharrezko diren txartelak, ikasle gelara sartu ahal izateko idazkaritzan txartela eskatu eta txartela utzi behar izatea, liburutegiko langelak erabili ahal izateko izena eta NAN zenbakia eman behar izatea eta beste hainbat. Bestalde, gure fakultatetik gutxitan ikusten diren arren kanpusa kontrolatzeko helburuarekin soldatapean dauden segurtasun zaindariak, kameren atzean dauden berberak, Ertzaintzarekin ikasle mobilizazioak deuseztatzeko kolaboratu dutenak, adierazi berri dugun kontrol nahiaren beste elementu garrantzitsu bat dira.

Gauzak horrela, Ikasle Abertzaleok errealitate hau salatzeaz aparte, norbanako bakoitza barne hausnarketa bat egin eta kontrolatuta bizitzera garamatzan iruzur hau agerian uztera gonbidatzen dugu. Kontrolatu kontrolatzen zaituena NAHI BEZALA IKASTEN ETA SORTZEN JARRAITU AHAL IZATEKO!

KONTROL SOZIALIK EZ!

JFKZko IKASLE ABERTZALEAK

Etiketak: Araba, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa