Archive for azaroa, 2015

Aurreko astean aurkeztu zuten bezalaxe LAB, STEILAS, IA, PREST eta ELA martxan jarri dira jada presoek EHUn ikasteko duten eskubidearen alde. Gaur, Leioan  egindako mahai inguruaren bitartez jakinarazi digute dinamikaren nondik norakoa, helburuak eta eskaerak kolektibo desberdinetako kideek. Euskal presoak EHUra ikastera! Euskal presoek UPV/EHUn ikasteko  duten eskubidea bermatzearen alde  Behean sinatzen dugun UPV/EHUko irakasle, ikerlari, administrazio eta zerbitzuetako langile,  ikasle, elkarte eta sindikatuok euskal herritar presoek jasaten duten egoerarekin gure   Read More ...

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Gasteizko unibertsitatean talde internazionalista bat sortzeko asmotan dabiltza.  Asteartean, abenduak 1,  13:00etan Talde Internazionalistaren aurkezpena deitu dute Elurretan Gasteizeko ikasleek. Gaurko hezkuntza globalizazioaren menpe dagoen tresna dela salatu nahi dute: edukiak ikasleen homogenizazioa dute helburu, enpresa kapitalistak dauzkagu unibertsitateko edozein izkinatan, ingelesa bihurtu nahi dute nazioartean elkar-komunikatzeko tresna bakarra, elitizazioak hezkuntza gutxi batzuen eskubide bilakatzen du… Bi norakotako praktika internazionalistak burutu nahi dituzte, asko daukagulako emateko eta ikasteko ikasleok. Munduan zehar   Read More ...

Etiketak: Araba, Unibertsitateak

[IRAKURKETA] Beste urtebete, ikasleok hezkuntza hetero-patriarkala apurtu eta hezkuntza hezkidetzailea eraiki behar dugula aldarrikatzen. Indarkeria matxistak beste 6 biktima utzi ditu aurten Euskal Herrian eta erasoak, berriz, zenbatezinak dira. Hezkuntzak ere paper garrantzitsua betetzen du sistema kapitalista hetero patriarkal hau mantendu eta elikatzeko. Hezkuntza sistema honek banandu eta mailakatu egiten gaitu txiki-txikitatik, gizon ala emakume izatearen arabera. Horren adibide da gure historiako liburuetan emakume erreferentzialen urritasuna, gizonak boteredun eta emakumeak   Read More ...

Azaroaren 17an, ikasleon nazioarteko egunean, Forum To Fight aurkeztu dugu Euskal Herrian. Helburu nagusia hezkuntzan jasotzen ari garen eraso neoliberal, patriarkar eta inperialistei aurre egiteko europan koordinatzea da. ‘Educación del pueblo #ParaLosPueblos’ plataformak deitu du 2016ko otsailaren 26, 27 eta 28an Aiaraldean izango den europako ikasle foro hau. Informazio guztia biltzeko eta hedatzeko web orria jarri da martxan eta kontuak zabaldu dira sare sozialetan Forumtofight.org | Twitter |  Facebook     Read More ...

Bilboko fakultateetako formakuntza kritikorako jardunaldiak duela bi aste hasi ziren. Hiru fakultatetan bukatu dira jadanik eta soilik Deustokoak falta dira. Gasteiz eta Leioako unibertsitateetan aste honetan hasi eta datozen bi asteetan zehar luzatuko dira azaroaren 25erarte. Hona hemen informazio guztia: Bilbo Info+: Buiaka   Gasteiz Info+: Haraba   Leioa Info+: Leioatik

Aski jakina da egungo hezkuntza sistemak ez dituela ikasleon beharrak asetzen eta gure ikas baldintzei dagokionez etengabeko zapalkuntzak jasan behar ditugula: Euskararen egoera prekarioa, genero perspektiba zapaltzailea, eduki arrotzak, tasa altuak… Egoera honen analisi sakon bat egitera bidean kanpus eta herrialde ezberdinetako ikasle mugimenduek prozesu parte hartzaileak abiatu dituzte. Aurreko astean aurkeztu ziren EAEko kanpus guztietan prozesuok, leku bakoitzeko ikasle mugimenduak bultzaturik.  Nafarroan unibertsitateko eta institutuetako ikasleek deialdi bateratua egitea   Read More ...

Etiketak: Info

Azaroaren 10ean asteartea, 3 gazte galego epaituko dituzte Alberto Nunes Feijók  Santiago de Compostelako unibertsitatean egindako agerraldiaren aurkako protesta batean parte hartzea egotzita. Alberto Nunes Feijó Galiziako Xuntako presidentea da, Galizian egindako hezkuntza erreformen arduradun nagusia eta LOMCE bertan aplikatzearen aldeko bultzatzaileetako bat. Leporatzen zaizkien delituak lesioak eta desorden publikoa dira. Kondena eskaera 3 urtekoa da bakoitzarentzat, guztira 9 urteko kartzela zigorra, isun ekonomikoaz gain. Zentzugabekeria hutsa den eskaera, faltsua   Read More ...

Irakurketa: Egungo hezkuntza sistemak ez dituela ikasleon eskubideak bermatzen ez da gauza berria, are gehiago, ikasle mugimenduak aspalditik salatu izan duen zerbait da. Hezkuntza sistemaren papera, ezinbestekoa da sistema kapitalista eta patriarkarraren biziraupenerako, horrela txiki txikitatik sexuaren araberako genero rolen banaketan hezten gaitu, eduki arrotzak inposatzen dizkigu, eta pedagogia ereduaren bidez, ikasle akritiko eta pasiboak izatera bideratzen gaitu baita gure arteko lehiakortasuna sustatu ere, sistema berproduzitzeko pieza bihurtuz. Hezkuntza sisteman   Read More ...

AHOTSAren bideoa: 2014ean Iruñean atxilotutako ikasleen oharra: 2014ko martxoaren 27ko ikasle greban atxilotuak izandako ikasle eta gazte talde bat gara. Aipatutako greban LOMCEren hezkuntza ereduaren aurka atera ginen kalera. Deialdi hau orain planteatu da, epaiketa prozesuan eskatzen dizkiguten zigorrak gehiegizkoak iruditu eta onartzen ez ditugulako. Martxoaren 27an ikasle greba burutu zen Euskal Herria mailan Ikasle Abertzaleaken eskutik. Espainiar Estatuaren etengabeko hezkuntza-erreformen inposaketa dela eta ikasleak Wert ministroak abiarazitako erreformen kontra   Read More ...

  • Artxiboa