AHOTSAren bideoa:

2014ean Iruñean atxilotutako ikasleen oharra:

2014ko martxoaren 27ko ikasle greban atxilotuak izandako ikasle eta gazte talde bat gara. Aipatutako greban LOMCEren hezkuntza ereduaren aurka atera ginen kalera.

Deialdi hau orain planteatu da, epaiketa prozesuan eskatzen dizkiguten zigorrak gehiegizkoak iruditu eta onartzen ez ditugulako. Martxoaren 27an ikasle greba burutu zen Euskal Herria mailan Ikasle Abertzaleaken eskutik. Espainiar Estatuaren etengabeko hezkuntza-erreformen inposaketa dela eta ikasleak Wert ministroak abiarazitako erreformen kontra geundela aldarrikatzeko kalera atera ginen, LOMCE eta EU2015en kontra, hain zuzen.

Sistema demokratikotik baino frankismotik hurbilago dauden hezkuntza-erreforma hauek hezkuntza sistemarentzako iraingarriak iruditzen zaizkigu. LOMCE bazterkeria lagundu eta gizarte IMG_20151105_120715zientziak eta euskera diskriminatzen dituen lege atzerakoia dela pentsatzen dugu. Gainera, zailtasunak dituzten ikasleek goi-mailako ikasketak burutzeko gero eta traba gehiago izatea bultzatzen du.

Greba egun hau espainiar poliziak Polizia Foralaren laguntzaz burututako bidegabeko karga polizialarekin bukatu zen. Poliziaren lehenengo errekurtsoa biolentzia eta hautazko atxiloketak izan ziren; eta horrek, geroko istiluak piztu zituen. Atxiloketak, beste identifikazio askorekin batera egun osoan zehar eman ziren eta errepresioa zenbait aste beranduago arte luzatu zen; atxilotuak osotara 23 izanik.

Atxiloketak bidegabekoak izan ziren, eta atxilotuen eskubideen kontra jokatuz eman ziren. Tratu txarrak jaso genituen, esate baterako adin txikiko ikasle bat osasun zentroan bukatuz.

Poliziaren partez izandako jokabidea puntuala izan ez dela uste dugu. Modu sistematikoan ematen den zerbait da; mugimendu sozialen kontrako errepresio eredu hau hedatzen ari da, gehien bat Euskal Herrian.

27an atxilotutako ikasleak gaur egun daukaten egoerari erreparatuta bi bloketan zatitu ditzazkegu:

Adin txikikoen kasuan prozedura judiziala amaitu da zigorra komunitate-zerbitzuetako orduak eta zentzugabeko zigor ekonomiko handiak izan direlarik.

Orain arte adinez nagusiak garenon artean lau pertsonek jaso dugu fiskalaren eskaera; kasu hoberenean lau urteko kartzela zigorra eskatzen da, eta okerrenean sei.

Egoera guztietan fiskalak eginiko eskaerak fundamenturik gabekoak eta gehiegizkoak direla pentsatzen dugu. Horregatik, ez ditugu salaketa hauek onartzen. Gertakizun hauen ondorioz, atxilotuak izandako zenbait gazte elkartu gara; urtean zehar errepresioaren kontrako salaketa baten dinamika sortzeko helburuarekin.

IMG_20151105_120615

IMG_20151105_120516

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa