Azaroaren 10ean asteartea, 3 gazte galego epaituko dituzte Alberto Nunes Feijók  Santiago de Compostelako unibertsitatean egindako agerraldiaren aurkako protesta batean parte hartzea egotzita. Alberto Nunes Feijó Galiziako Xuntako presidentea da, Galizian egindako hezkuntza erreformen arduradun nagusia eta LOMCE bertan aplikatzearen aldeko bultzatzaileetako bat.

Leporatzen zaizkien delituak lesioak eta desorden publikoa dira. Kondena eskaera 3 urtekoa da bakoitzarentzat, guztira 9 urteko kartzela zigorra, isun ekonomikoaz gain. Zentzugabekeria hutsa den eskaera, faltsua den akusazio batean oinarritua. Froga bakarrak hedabideetan publikaturiko argazkiak eta egun horretan herritarrez jantzita lanean ari ziren polizien adierazpenak dira. Poliziak izan ziren erreformen aurka borrokan ari ziren ikasleei eraso egin zietenak.

161594Espainiar estatuko botere zapaltzaileek beldurtu nahi gaituzte, gure aldarriak isilarazi, gazteria prekarioari eragiten dion miseria kalean aldarrikatu dezakegula ekidin… Baina nazio zapalduen gazte errebeldeok argi daukagu ez dutela lortuko, badakigu jarraitu beharreko bidea kalean borrokan jarraitzea eta legeen aurreko desobedientzia dela, horrela bakarrik lor dezakegu haien politika errepresiboak geldiaraztea.

Ez dugu haien muntai polizialen aurrean etsiko, badakigulako zapaldutako nazio guztien gazteriaren indarraren eta autoantolakuntzaren beharra dugula, indarrak batuz etengabe zapaltzen gaituen espainiar estatu autoritario eta patriarkal burgesarekin hausteko.

Horregatik, azaroaren 10ean, Espainiar estatuak zapaldutako nazioen gazte antolakundeek gure babes internazionalista eskainiko diegu 3 gazte hauei, kartzela zigor neurrigabe hauen aurrean. Gazte hauek gazteria galegoaren eskubideak defendatzeagatik kriminalizatuak izan dira!

Aski da! Utzi bakean gazteria!

Aarom, Atanes, Mario absolozioa!

ARRAN ­ | Concejo Estudiantil | ­ Darréu | ­ Ernai ­ | Ikasle Abertzaleak

Isca! ­ | Jaleo!!! ­ | LEG ­ | Purna ­ | SEPC ­ | Seira ­ | Xunta Estudantil Asturiana | Yesca

>>IRAKURKETA GALEGOZ<<

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa